NAFARROA. Javier Arza Porras Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Laneko Saileko irakaslea Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ijitoen artean osasuna sustatzeko argitaratu duen eskuliburu baten egilea da. Lana doakoa eta profesionalei zuzendua da, eta gizarte talde horretako kideen artean osasun sustapenerako programak garatzeko esperientzia, metodologia eta teknikei buruzko gidaliburu bat da. Espainian 600.000 pertsona dira (7.000 Foru Erkidegoan) gizarte talde horretako kideak.Liburuaren izenburua “Equi-Sastipen-Rroma: Manual para la promoción de la salud en la comunidad gitana” da, eta Equi-Sastipenek sustatu du.

Hemeretzi ijito elkartek (Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioa-Gaz Kaló barne) osatutako sare bat da, eta 2010ean baterako lan bat hasi zuen osasunaren esparruko jarduna sustatu eta indartzeko.2009an, Osasun MInisterioak "Osasun inkesta Espainiako ijito komunitateari" egin zuen. Erradiografia horrek "agerian jarri zuen desberdintasun egoera bat osasunean, ijito komunitateari desberdintasun premiagabeko, saihesgarri eta bidegabeek eragiten baitzioten", Javier Arzaren arabera.

Inkestaren ondorio nagusien artean aipatzekoak ziren gaixotasun kronikoen prebalentzia handiagoa, istripuen ehuneko handiagoa, edo arrisku kardiobaskularreko faktoreen presentzia handiagoa (gizentasun, sedentarismo edo tabakismo maila handiagoak).“Inkestak berresten zuen osasun zerbitzuen unibertsalizazioari esker ijitoen sarrera ereduak gainerako populazioaren sarbide ereduen antzekoak dira medikuntza orokorreko zerbitzu, ospitaleratze, larrialdi eta sendagaiak eskuratzeari dagokienez ?azaldu du Arza?. Alabaina, frogatu zuen, baita ere, aski ez den edo desegokia den sarbide maila bat zegoela osasun sistema nazionalak estali gabeko zerbitzuetan edo prebentzio zerbitzuetan: aho-hortzetako osasuna, prebentzio praktikak emakumeengan, entzuteko protesiak edo ikusteko arazoak zuzentzeko protesiak eskuratzea.

Kultura osasunaren aurrean

Ijito komunitateak osasun arloan duen desberdintasunaren azalpena, aditu honen iritzian, gizarte bazterketan dago lehenik eta behin. Ijito komunitateak gizartean parte hartzeko funtsezko esparruetan (enplegua, etxebizitza, hezkuntza, etab.) jasaten duen desberdintasun egoerak, bai eta jasaten dituen diskriminazio egoerek ere, eragin handia dute beren osasun egoeran. Bestalde, komunitate honekin osasunean esku hartzeko, nahitaezkoa da kultura elementu batzuk kontuan hartzea. “Bere familia zabalak asko baldintzatzen ditu gizabanakoak bere osasunari dagokionez hartzen dituen erabakiak ?azaldu du. Horrek ondorio oso deigarriak ditu: senitarteko ugari joatea kontsultetara, larrialdietara edo ospitaletara, eta horrek bizikidetza arazoak sortzen ditu batzuetan; eta ondorio ez hain ikusgarriak, baina eragin argiak dituztenak: gerta liteke profesionalak gaixoarekin hitz egiten duena gero familia zabalak aldatzea".

Horretaz gainera, gaixotasunean laguntzea “kultura agindu” bat balitz bezala bizitzen da. “Ez da apeta bat; norbera babesteko ezinbesteko neurritzat hartzen da”, esan du egileak.Horri gehitzen zaio "pertsonen ehuneko handi batentzat osasuna gaixotasunik ez izatea dela; eta gaixotasuna, heriotzarekin lotuta dagoen eta baliaezintasuna sortzen duen egoera bat.

Beraz, prebentzio kontzeptua lantzea oso zaila da".Ijito komunitateak eta osasun sistemak bat egiteko ikuspegi osoena "kulturarteko gaitasunarena" da, erakundeek (osasun zentro bat, gizarte zerbitzuen zentro bat edo ospitale bat) “kultura desberdinetako pertsonei sarbidea eta kalitateko arreta ahalbidetzen dituzten hainbat neurri hartzen dituztenean". “Ez du arreta jartzen ijito komunitateak egin behar dituen aldaketetan soilik, baizik eta kulturarteko topaketa onuragarri bat ahalbidetzeko garatu behar diren gizarte, erakunde eta lanbide aldaketetan ere bai", esan du. Berdinen arteko laguntza eta hezkuntza, berdinen kontratazioa esku hartzeko taldeetako kide izateko edo bitartekaritza dira kulturarteko gaitasun honen tresnetako batzuk.

Ohar biografikoa

Javier Arza Gizarte Lanean diplomaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1989), eta doktorea NUPen (2013). Hamar urtez gizarte langile izan zen, funtsean drogamenpekotasunen arloan, eta 2000. urtean bere lana bideratu zuen gizarte aholkularitzara arlo soziosanitarioan eta gizarte eta hezkuntza arloan. 2003. urtetik irakaslea da NUPeko Gizarte Laneko Sailean eta Alter ikerketa taldeko kidea, gizarte bazterketaren esparruan espezializatua dagoena.

Halaber, Instituto Interuniversitario de Desarrollo Social y Paz institutuko kidea da eta, erakunde honekin lankidetzan, Centre on Social Inclusion and Health zentroaren sorreran parte hartu du, zeina Osasunaren Munduko Erakundearen Europako zentro laguntzailea baita.2015ean, akzesit bat lortu zuen “Estrategias para la atención sociosanitaria. El caso de las drogodependencias en Navarra (1993-2009)” bere doktoretza tesiarengatik Drogen aurkako Sofia Erregina Sarien 23. edizioan. Toxikomaniak Artatzeko Espainiako Gurutze Gorriaren Fundazioak (TAEGGF) .