DONOSTIA. Jaurlaritzak bere atsekabea agertu du Zaraguetaren heriotzaren aurrean, eta, beste ardura askoren artean, bizitza Donostia hiriari eta, bereziki, Aquariuma suspertzeari eskaini ziola nabarmendu du.
Zaraguetak 1996an hartu zuen Aquariuma kudeatzen duen Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidentzia, eta karguan izan da heriotzaren unera arte.
"Haren bizipoz agortezinak, hurbiltzen zitzaizkion guztiekiko adeitasunak eta Donostia nahiz Euskadirekiko maitasunak, ezagutzeko zortea izan zuen ororen bihotzeko pertsona bihurtu zuten Zaragueta.
Eusko Jaurlaritzak estimua eta hurbiltasun hitzak helarazi nahi dizkie, une latz honetan, haren senide eta hurbilekoei", adierazi du.