Halaber, udaberriko hilabeteetan, ezkontzen %83 zibilak izan ziren, 2014ko aldi berean baino %6 puntu gehiago, eta 2015eko lehen hiruhilekoaren azpitik, orduan ezkontzen %92,4 izan baitziren zibilak. Urteko bigarren hiruhilekoan dezente hazi zen ezkontza kopurua, batez ere maiatzean eta ekainean, aurreko hiruhilekoan ez bezala, neguko hiletan ezkontza gutxi izaten baita.
Urteko bigarren hiruhileko 2.106 ezkontzetan, bizilekua EAEn zuten 2.034 gizon eta 2.051 emakume ezkondu ziren. 1.793 senarrentzat (%88,2), lehen ezkontza izan zen, eta 11 alargun eta 230 dibortziatu berriro ezkondu ziren.
Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak 1.807 (%88,1), alargunak lau eta dibortziatuak 240. Mantendu egiten da gero eta nagusiago ezkontzeko joera. Horrela, senarren %90ek eta emazteen %80,9k 30 urtetik gora zuten. Proportzio horiek 2014ko hiruhileko berekoak baino handiagoak dira (%88,7 eta %76,4, hurrenez hurren); hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
2015eko apiril, maiatz eta ekaineko gizon ezkonberrien %5,8 eta emakumeen %8,6 atzerritarrak ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bi hamarren gehiago gizonen artean eta lau emakumeen artean. Azkenik, sexu bereko pertsonen artean 41 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago 32 izan ziren bitartean.