BILBO. Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako hizkuntza politikarako ordezkariak elkartuko dira Bilbon ostegun honetan, ekainaren 18an. Bilera hau hiru instituzioek sinatutako Lankidetza Protokoloaren barruan sartzen da.

Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, euskararen, galegoaren eta katalanaren biziberritze prozesuetan izandako esperientziak partekatzeaz gain, Estatuaren eleaniztasunaren gaineko gaiak ere jorratuko dira bileran.

Gainera, hiru instituzioetako ordezkariek -Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Ester Franquesa Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari orokorrak eta Valentín García Gómez Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari orokorrak- prentsaurrekoa eskainiko dute bilera amaitu ondoren, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan.