BILBO. Tenperatura jaitsi egingo da, eta zaila izango da 20 gradura iristea. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 22 gehienez.
Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta arratsaldean zakartu eta 5eko indarra izango du. Itsaskia izango da, eta egunaren bigarren partean itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:34an eta 14:00etan izango dira, eta itsasbeherak 07:35ean eta 20:03an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.