Azkoitia - Iazko udaberrian Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuan parte hartu zuten gazteek I Gazte Eguna antolatu dute biharko Azkoitian.
Jardunaldiari hasiera emateko txupinazoa botako dute (11.00etan Balda plazan). Jarraian, sei laguneko gazte taldeak elkarrekin lehiatuko dira joko desberdinetan, eta irabazleek sari berezia izango dute: astebukaera bat Bertizen eta abentura ekintza bat. Parte hartu nahi dutenek facebooken (gaztien herrixe), udaletxeko sarreran edo bihar bertan (Balda plazan) eman ahako dute izena.
Kontrako eztarrixe irratiak berriz, Motolov irratsaio berezia egingo du goizean plaza bertatik.
Horrez gain, parrillada ere egongo da Ikurriñaren plazan. Janaria norberak eraman beharko du eta bertan txotxa egongo da. Arratsaldean, berriz, Azkoitiko Duatloia jokatuko da eta bertara joango dira animatzera gazteak. Azkenik, iluntzean, Ze Esatek taldearen kontzertua izango da plazan. - J.L.