URA Uraren Euskal Agentziak Oromiño ibaiaren ezkerraldeko zati bat lehengoratzeko lanak amaitu ditu Iurretako (Bizkaia) Fauste auzoan. Lanek 28.154,36 euroko aurrekontua izan du guztira (BEZik gabe), eta bi astetan gauzatu dira.
URAko iturriek jakinarazi dutenez, funtsean, ezkerraldea egonkortzen eta birlandaketa egiten saiatu dira, ibaiertzeko higadura geldiarazteko. Harri lubetaren zenbait harrien erorketa higadura hori areagotzen ari zen, eta, horregatik, lehengoratze lanak beharrezkoak ziren.
Harri lubetak bolumen handiko harriak dira, eta ibaiaren ertzaren defentsa izaten dira. Eskuarki, ibaiertzak okupatuta dituzten ibai zatietan ezartzen dira (beraz, lehentasuna eman behar zaio ibaiaren inguruan dauden erabileren defentsari), edo erriberako landaredi nahikoa ez dagoen ibaiertzeko zati horietan.
Gainera, ibaiaren ibilguan, harri-lubetaren oinarrian, zazpi deflektore jarri dira beheko urek harri lubetaren oinarrian eraginik ez izateko, higadura murrizteko, ibilguan eta ibaiertzean sedimentuak banatzeko eta ertza bera egonkortzen laguntzeko
Harri lubeta horren zati bat erortzean, ibaiak ertzak higatzen ditu (bere jario etengabea kontuan izanda), ibaiertzeko landaretzak finkatu arte. Bada, jarduketaren xedea izan da kaltetu den zati horretan landaredia egonkortzea eta lehengoratzea.
LANAK
Hasteko, harrilubetaren goialdea kendu da, eta, ondoren, ertza lehengoratu, hau da, harri lubetaren azken zatia kendu da -uretatik urrunen dauden azken 1,25 metroak, hain zuzen ere-, eta hori eginda lurraren inklinazioa egokitu da, goialderainoko trantsizioa errazteko (ezponda leuntzea).
Ezponda leuntzean, zuhaitzak malda egokia izango du ernetzeko eta egonkortzeko. Izan ere, Salix atrocinerea (sahatsa) tokiko espeziea bertan birlandatu eta aldaxkatu da.
Gainera, ibaiaren ibilguan, harri-lubetaren oinarrian, zazpi deflektore jarri dira beheko urek harri lubetaren oinarrian eraginik ez izateko, higadura murrizteko, ibilguan eta ibaiertzean sedimentuak banatzeko eta ertza bera egonkortzen laguntzeko.