BILBO. Mintegia antolatu duten bi erakundeen asmoa euskararekiko zenbait alderdi aztertzea da, "hasi XIX. mendeko azken aldea eta XX.aren hasiera bitartean -Sabino Aranak bere konpromisoaren aztarna utzi zituen urteak- zeuden gure hizkuntzarekiko aurreiritzi eta jarreretatik, eta orain dituen ahultasun eta mehatxuetaraino nahiz irekitzen zaizkion aukeretaraino".
Topaketa Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru diputatuak hasiko dute, eta ondoren, hizlari izango dira Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta euskaltzain urgazlea, Igone Etxebarria euskaltzain urgazlea, Mikel Zalbide ikertzailea eta Xabier Kintana idazle eta euskaltzain osoa.
Izen ematea doakoa da, eta idatzi edota deitu egin behar da honako helbide eta telefono zenbakietara: idazkaritza@sabinoarana.org edo 94 405 645 (Ane Irazola) eta lalberdi@euskaltzaindia.eus edo 94 415 81 55 (Lutxi Alberdi).