ANDOAIN - Gaur egun Andoaingo alkatea den Ana Carrere izango da EH Bilduren alkategaia maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako.

EH Bilduk osatu du dagoeneko datorren legegintzaldirako aurkeztuko duen udal programaren proposamena. Iazko urrian ekin zion Puntuz puntu programa osatzeko prozesuari; hilabete hauetan guztietan egindako bizpahiru batzar eta arloz arlokako eztabaiden ondotik, behin betiko programa onartu da. Honen berri emango du laster Andoainen EH Bilduk.

Halaber, batzar horietan parte hartu duten herritarrek hautatu dute datorren legegintzaldian lan-lerro horiek defendatu eta aurrera eramango dituzten herritarren zerrenda. Hala, Ana Carrere Zabala berrautaketara aurkeztuko da eta berri honen iragarpena gutun baten bidez jakinarazi zaie Andoaingo herritarrei. EH Bilduk jakinarazi duenez, zerrenda osatzen duten gainerako kideak laster aurkeztuko dira. - M.S.S.