DONOSTIA. Euskadin 78.600 langile beste lanpostu baten bila dabiltza eta lan eskatzaile guztien artean %28,5 osatzen dute. Randstad-en txosten baten arabera, 2014ko datuarekin alderatuz, zifra %10 altuagoa da.
Lehen aldiz azken sei urteotan, beste enplegu bat bila dabiltzan langile kopurua hazi egin da Estatu mailan, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak argitaratu dituen 2010 eta 2015 urte bitarteko datuen arabera.
Estatu mailan, 843.000 dira beste lanpostu baten bila dabiltzan langileak, lan eskaitzaile guztien % 14,3a. Aurreko urtean datu hori %13,9koa zen, eta %17koa 2010. urtean.