BILBO. Lurraldeka, Bizkaiko migrazio saldoa 3.246 lagun gutxiagokoa izan zen, Gipuzkoakoa 1.388 gehiagokoa eta Arabakoa 82 gehiagokoa. Hiribiruei dagokienez, Gasteizek 270 biztanle irabazi zituen 2013an, eta Donostiak 38; Bilbok, aldiz, 1.447 galdu zituen.
Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2013an, EAEko 1.000 biztanletik 32 mugitu ziren (milako 37,9 Araban eta milako 31,1 Bizkaian eta Gipuzkoan). Madril, Galizia eta Extremaduratik izan ezik, beste erkidego guztietatik EAEra datozen pertsonak gehiago ziren EAEtik haietara joan zirenak baino.
EAEko joale gehien erakarri zuten erkidegoak ondoko hauek izan ziren, hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia, Andaluzia eta Nafarroa. EAEtik besteetara joan zirenen %65 jaso zuten.
Halaber, EAEra, batez ere, ondoko erkidego hauetatik etorri zen jendea: Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Kantabria, Andaluzia eta Valentzia. Seien artean, estatuko etorkinen %64 hartu zuten.
Bestalde, 2013an 18.239 atzerritar iritsi ziren EAEra. Haietatik 7.360 beste erkidegoetatik heldu ziren, batez ere Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Gaztela eta Leondik. Gainerako 10.879ak zuzenean atzerritik heldu ziren. Gainera, 19.356 atzerritar EAEtik joan ziren. EAEtik joanziren pertsonen %54 atzerritarrak izan ziren, eta haien arteko %77 atzerrira joango ziren.
Joaleen batez besteko adina 35,2 urte izan zen, etorkinen (33,2 urte) baino handiagoa. Etorkinen %53 gizonezkoak izan ziren, eta %47 emakumezkoak; joaleen artean %55 eta %45 izan ziren portzentajeak, hurrenez hurren.
BIZILEKU ALDAKETA
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %9,9k bizileku aldaketaren bat egin zuen 2013. urtean zehar. Zehazki, %68k EAEn bertan egin zuen aldaketa, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanpora.
EAEn 216.653 aldiz aldatu zen ohiko bizilekua, eta kopuru horretatik 97.927 kasutan udalerrian bertan aldatu ziren. Erkidego barruko mugimenduak, hau da, jatorria eta helmuga EAEko udalerrietan zituzten mugimenduak, 48.796 izan ziren. Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 33.987 immigrazio gertatu ziren.
Azkenik, kanpoko edo EAEtik kanpoko 35.943 migrazio gertatu ziren. Jatorria EAE, erkidegoko udalerri batean eta helmuga EAEtik kanpora duten mugimenduak dira horiek. 17.808ren norakoa atzerria izan zen.