orio - Gipuzkoako ikastolen festak giro aparta sortu zuen Orion atzo. Ekitaldi ugari, Euskal Herri guztiko jende mordoa eta laguntasuna bildu zituen atzoko ekimenak kostako herri arrantzalean. Erria Txikota! lelopean, herrian barrena bost kilometroko zirkuitoak bere ibilbidearen metro guztietan bildu zituen euskaltzaleak.
Goizeko 9.00etan oriotar askok zezura begiratu eta nahi ez zuten zerbaitekin topatu ziren, euria ari baitzuen. Hala ere, ez zen aitzakia izan Kilometroak 2014ra joan gabe gelditzeko. Aterkia hartu eta ordu erdi beranduago hasi zen irekiera ekitaldira urbildu zen jende ugari, Gipuzkoako ikastolen festari hasiera emateko.
Orioko ikastolako lehendakaria, Gemma Etxabe, izan zen hitz egiten lehena. Hauek orain dela urtebete hasi zuten bidaia Tolosan eta, atzokoan, egindako lanaren ondorioz jasotako saria ikusteko irrikaz zeuden. “Nahiari eta elkarlanari esker, aurrera bidaia berri bat hasiko dugu orain”, azaldu zuen eta, horretarako, buiatik askatu eta “Erria Txikota!” oihukatu behar dutela gaineratu zuen, hori baitzen, hain zuzen ere, atzoko Kilometroak festak zuen leloa. Nola ez, festa babesten egon zen Arantza Manerola, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria. “Ikastoletan hain ohikoa den elkarlanak egiten du posible festa hau aurrera ateratzea”, aipatu zuen, eta ikastolak herritik herriarentzat sortuak direla gaineratu zuen. “Xiburuko ikastolari eta Nafarroako erriberako ikastolei ere gure babesa erakutsi behar diegu”, gehitu zuen, “ikastolen sorrerako elkartasun eredua segi behar baitugu”.
Bertan izan ziren Miriam Uranga, Orioko alkate ordea, eta Jon Agirresarobe, Kultura zinegotzia ere. “Horrelako egun batean gure tradizioa gogoratzeko aukera daukagu”, adierazi zuten. Gainera, “esparru pribatuetan” hitz egiten dela euskara gutxien. “Parkean, adibidez, haur asko aritzen dira euskaraz, baina sarritan gurasoen artean entzuten da gaztelera”, azaldu zuen Agirresarobek.
Ohi bezala, Cristina Uriarte, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza sailburua, ekitaldian izan zen, eta LOMCE legeaz hitz egiteko aukera izan zuen. “Lege honek guri ez ukitzea lortu dugu, oso berri ona da hori -azpimarratu zeun-. Hezkuntza sistemas asko hobetu du, baina oraindik gehiago hobetuko da”. Gipuzkoako Aldun Nagusiak, Martín Garitanok, berriz, Orioz mintzatu zuen. “Herri hau aipatzean kolore horia, itsasoa, baleak... etortzen zaizkit burura, eta baita bertan euskara bizirik dagoela”, esan zuen. Bestalde, irekiera ekitaldian izan ziren beste hainbat aurpegi ezagun. Esateko, Euskal Parlamenturko lehendakaria, Bakartxo Tejeria; Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Lohitzune Txarola; EAJko politikariak diren Joseba Egibar eta Markel Olano; Aldun Nagusi izateko EH Bilduren autagaia, Xabier Olano; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Ikerne Badiola; eta Hasier Arraiz Sortuko kidea izan ziren bertan.
Ikastolako ikasleek kantu eta dantza saioak eskaini zituzten euripean eta, ekitaldiari amaiera emateko, eguneko bi omendu izan ziren ibilaldia hasten lehenak. Izan ere, Josu Erguin, ikastolen festa honen sortzailea, eta Antonio Campos, Orioko ikastolako lehen lendakaria, omendu zituzten, eta hauek izan ziren, beren billobekin batera, txikota askatu zutenak.
ibilbidea Bost kilometrok lotu zituzten atzo Orioko Herri Ikastola, San Martin, hondartza, AP8aren zubipea eta Mendibeltz gunea. Hasieran aterkiak zabalik bazeuden ere, goizeko 10.00etarako jada ateri zegoen, eta orduan hasi zen herria jendez betetzen. Pailazoak, batukada, txarangak, dantza ikuskizunak, joaldunak, erraldoiak... goizeko lehen orduetatik ekitaldi ugari ospatu ziren Orion zehar. Haur txikienak aurpegia margotzeko aukera izan zuten, baita puzgarrietan salto egitekoa eta, gainera, sukaldari izan ziren batzuk. Taloak egiteko tailerra egon zen egun guztian zehar eta bertan egindako produktua dastatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek. Hala ere, pailazoak izan ziren irribarre gehien lortu zituztenak, goizean, Irrien Lagunak Klubaren eskutik, eta arratsaldean, Ane eta Piratak ikuskizunarekin. Pixka bat zaharragoen artean, bestalde, kontzertuak izan ziren ikusle gehien bildu zituztenak. Goizean zehar, San Martin gunea jendez leporaino egon zen Enkore eta Skasti taldeen kontzertuetan. Arratsaldean berriz, autopistapean izan zen hitzordu nagusia, Esne Beltzak gazte -eta ez hain gazte- pilloa bildu baitzituen. Hala ere, Gozategi eta Anje Duhalde bezalako musikari ezagunek ere publiko handia izan zuten.
hasierakoei omenaldia Eguerdiko 12etan beste ekitaldi garrantzitsu bat egon zen Orioko Ikastolan, omenaldien garaia iritsi baitzen. Lehenik eta behin, Orion ikastola guraso talde bati esker sortu zela azaldu zuten eta hauek gogora ekarri zituzten. Guztien izenak esan eta oroigarri bat eman zizkien ikastolako lehendakariak, Gemma Etxabek, eta Zigor Saizar zuzendariak.
Bestalde, Angel Lertxundi ere omendu zuten, bera baitzen Orioko ikastolaren sorrerako garaitan Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako zuzendari. “Ikastola hau diktadura garaian sortu zen, eta horregatik dauka orain daukan indarra”, adierazi zuen, hasierako lan gogorrari esker Orioko ikastolak herrian duen inportantzia nabarmenduz.
Asistentzia. Goizetik milaka pertsona gerturatu ziren. Antolatzaileak ere gustura gelditu ziren lortutakoarekin: “eremua ez hain handia izanda ere, jendea eroso egotea lortu da, eta hori hasieratik izan da gure xedeetako bat”.
Ekitaldiak. Ikusle ugari izan ziren antolatutako ekitaldi guztietan. Kontzertuei dagokienez, 19 antolatu ziren egunean zehar, gauean Gaztetxean beste batzuk egon ziren arren, eta jendez beteta egon ziren guztiak.
Omenduak. Ikastolako lehen gurasoak izan ziren protagonista. Irekiera ekitaldian Josu Erguin Kilometroen sortzailea eta Antonio Campos Orioko lehen presidentea omendu ziren, eta 12.00etan, Andu Lertxundi, garai horretan Zarauzko ikastolako zuzendaria.