gasteiz. Nahiz eta Korrika nagusiaren ibilaldia Arabako lurraldea atzera utzi Bilboren bila, milaka neska multilek euskara kaleratu zuten atzo Gasteizen Korrika txikirekin bat egiteko. Gasteizeko hainbat auzoetatik eguerdi aldera paseatzen zuen edonorrek deialdiaren arrakasta ikusi zezakeen. Ttipi-ttapan kalera bota ziren milaka ikasle, irakasle, guraso ta auzotarrek kolore anitzeko sugealdi luze bat osatu zuten Korrika txikiaren atzetik. Orrialde hontako ezker goian ikusten den argazkian, Bielorrusiatik etorritako Vladimir Olabideko ikasleak Korrika txikiaren lekukoa darama, bere ikastolak 50. urteurrena ospatzen duela. Eta beste bi argazkiek Plaza Nuevan atzo ospatu zen festa erakusten dute. argazkia: josu chavarri
- Multimedia
- Servicios
- Participación