Osakidetzak ekainean aurkeztuko du II. Berdintasun Plana, osasun arretan genero ikuspegia txertatuta
Osakidetzak datorren ekainean argitaratuko du bere II. Berdintasun Plana, osasun arretan genero ikuspegia txertatuta, eta datozen lau urteetan euskal osasun zerbitzu publikoan berdintasunaren arloko politiken eta ekintzen oinarriak ezarriko dituen tresna izango da.
Osakidetzaren II. Berdintasun Planaren helburu nagusietako bat da osasun arretan genero ikuspegia txertatzea eta Euskadiko 2030 Agendaren Lehentasunen Programan islatutako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) integratzea.
Halaber, planak "dimentsio berri bat" proposatzen du, alegia, "berdintasuna zeharkako ikuspegi estrategiko bihurtzea, gobernu onaren estrategian sartuta eta haren aldeko konpromiso politikoa bermatuta".
PROPOSAMENAK
Orobat, Osakidetzaren Berdintasun Plan berriak beste proposamen berri batzuk ere egiten ditu, hala nola berdintasuna administrazio lanean txertatzea, genero ikuspegia lidergora eta ikerketara gehitzea, eta erakundearen sexu jazarpeneko protokoloaren bertsio berria egitea.
Bestalde, Osakidetzak indarrean dagoen I. Berdintasun Planaren ebaluazioa amaitu berri du, eta, ondorio nagusien artean, "orain arteko ekintzen balorazio positiboa" gailendu da.
Ekintza horien artean, besteak beste, berdintasun, genero eta osasun eta indarkeria matxistaren arloan egindako prestakuntza ahalegin handia, eta sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo bat ezartzea nabarmendu dira.
Era berean, soldata arrakala orokorra eta lanbide kategorien araberakoa murrizteko lan egin da, bai eta erabakimena duten lanpostuetan emakumeen presentzia pixkanaka handitzea lortzeko ere.
Temas
Más en Salud
-
Afrodisíacos naturales: los alimentos que despiertan el deseo
-
Un estudio revela cuántas horas de videojuegos a la semana podrían ser demasiadas para la dieta, el sueño y el peso
-
Así puede afectar la psoriasis a la fertilidad de hombres y mujeres
-
La edad en la que tu cerebro ya no tolera el alcohol, según un neurólogo