Errutina gure egunerokotasuna definitzeko bereganatu dugun terminoa da. Nahiz eta urtea urtarrilean hasten den, ia gehienontzat iraila ere hasiera hilabete da. Urtea urtarrilean, baina errutina irailean. Baina zertaz osatzen da errutina?
Psikologoek emandako definizioari erreparatzen badiogu, zerbait modu jakin, erregular eta aldizkakoan egiteko ohitura hartzen dugu errutinatzat. Errutina bat ikasten denean, azkenean ohitura bat sortzen da. Horrela, gure egunerokoa errutina batek ezartzen du, eta errutina hori lehen aipatutako hiru arauei jarraituz egiten da: modu zehatz, erregular eta aldizkakoan.
Iraila iritsita, udako egunetan hainbat arrazoirengatik lausotzen den errutina hori berreskuratzeari ekingo diogu: ordutegi aldaketak, planak egiteko orduan malgutasun gehiago, lanaldia murriztea, edota baita urteko sasoi honekin lotutako oporrak ere.
Errutinaren garrantzia
Conchi Torre psikologoaren hitzetan, “ohiturak sortzen laguntzen du errutinak”. Errutinaren garrantzia azaltzeko, Conchi Torrek gurasoek beren seme-alabei ematen dizkieten irakaspen ugarien artean kokatu du errutina. Gure haurtzarorik samurrenetik hezten gaituzte bi kontzeptu horiek kontuan hartuta, Conchi Torrek dioen bezala, errutina eta ohiturak. Horretaz, Conchi Torrek ondorioztatzen du garrantziren bat izan behar duela, noski.
Baina, zeri erantzuten dio ohiturak? Ba ekintza baten errepikapen automatikoari, Torre psikologoak dioen ustez. Hau da, arnasten dugun eta ohartzen ez garen bezala, egunero pentsatu gabeko jokabideak egiten ditugu, automatikoki, “eta horrek ekintza horiek gauzatzea errazten du”, dio Torre psikologoak. Errutina ekintza batzuen errepikapen sekuentziala da, eta kontzientea edo inkontzientea izan daiteke.
Errutinaren onurak
“Errutinak ohitura osasungarriak ezartzen laguntzen du”, zehazten du psikologoak. Bere hitzetan, “ez dugu ahaztu behar, nahiz eta gaur egun ohiturei ematen zaien boterea handia izan, ohitura guztiak ez dira onak”. Kaltegarriak ere izan daitezke. Hala ere, Torre psikologoak zehazten du errutina on batek (eta azpimarratzen du “ona” adjektiboa), ohitura onak finkatzen laguntzen duela, eta horrek osasunean eta ongizate emozionalean eragiten du.
Errutina onak gure denboraren kudeaketa optimizatzen du, eguneroko estresaren ondorioak minimizatzen ditu, atseden eta elikadurako praktika egokia betetzen laguntzen du, autoestimua eta autokonfiantza hobetzen ditu, erabakiak hartzea errazten du, segurtasuna eta egokitzapen hobea ematen ditu ustekabeko aldaketen aurrean, askotan antsietate goiztiar beldurgarria saihesten du, eta, horrela, gure egonkortausna emozionala hoebtzen laguntzen du, Conchi Torreren hitzetan.
Denboraren kudeaketa txarrak eta prokrastinaziorako joerak, berriz, gure bizitza pertsonalean eta lan-bizitzan eragiten dute. Alde horretatik, errutinak bi gaitzak prebenitzen ditu, “errutina on batek eragiten duen kontrol pertsonalaren sentsazioak gure kontzentrazioa laguntzen du, ahalegina minimizatzen du eta, beraz, produktibitate handiagoa lortzen laguntzen du”, dio Torre psikologoak.
Uda ostean errutinara itzultzea
Conchi Torre psikologoa errealista da iraileko egoerarekin: “Udako oporren ondoren, errutinari berriro heltzea… Tira, ez dago beste erremediorik. Beraz, buelta honi ahalik eta ondoen aurre egiten saiatuko gara”. Gainera, Torrek bi eszenatoki planteatzen ditu. Lehenengoa, giro etsaikor batera itzultzea, non lana ez den oso atsegingarria. Beste agertokia, atsegina den eszenatoki batera itzultzea. Edozein kasutan, gure errutinak berrezari behar ditugu, erlojua gure bizitzetan nagusitzen delako berriro.
“Oro har, gomendatzen da oporraldia amaitu baino egun batzuk lehenago lo-ordutegiak egokitzea, lan- eta etxe-jardueretara itzultzea planifikatzen joatea”, dio Torrek. Hala ere, komentatzen duen bezala, hori erlatiboa da. Gizakiak egokitzeko gaitasuna du ezaugarri; aldaketetara egokitzen gara, “onak zein txarrak”, dio Torrek. Hainbat adibidez ditugu alde horretatik, eta normalean azkar egokitzen gara. Pertsona batzuek egun batzuk lehenago gozatzeari uzte diote itzulian pentsatuz, eta beste batzuek azken segundora arte aprobetxatzen dute, eta oso jarrera onarekin joaten dira bere betebeharretara, komentatzen du Conchi Torrek.
“Alde horretatik, ez dut uste arau unibertsalik dagoenik, bakoitzak ezagutzen ditu bere indarguneak eta ahuleziak, eta, nire ustez, horren arabera jokatu beharko du”, dio Torrek. Errutinara itzultzeko moduari buruzko kontakizun asko daude, eta batzuk aholkuak ematen dituzte lo egiteko ordutegiei buruz, dieta orekatu bat berreskuratzeko moduaz, erronka berrien plangintzaz edo itzulera hori motibatzen lagunduko duten jarduerez; pertsona batzuentzat errazagoa da aurreko errutinara itzultzea, eta baloratuko dute aldaketarik egiten duten aurrerago; beste batzuentzat, pizgarri indartsua izan daiteke esperientzia berrietan begirada jartzea.
Errutinarekiko obsesioaren arriskuak
Orokorrean, bizitzan bezala, muturreko egoerek ez dute gure ongizatean laguntzen. Errutina onek oinarri sendoak ezartzen laguntzen badute ere, errutinarekin apurtzen ez jakiteak edo ezin egiteak kalte egin diezaguke. Conchi Torrek lehen errutina on baten onura batzuk aipatu baditu ere, errutinak malgutasun kognitiboan jokatzen duen rola ere nabarmendu du.
“Malgutasun horrek errutina onak eta itxiegiak eta zorrotzegiak bereizteko aukera eman behar digu”, dio Torrek. Psikologoak ez du arazo obsesibo posibleak garatu nahi, baina bai azpimarratu duela errutinarekin obsesionatzeak eragin ahal duen arazo bat: bizitzaren mugatzea. Errutina faltak ondorio kaltegarria eragin ditzake gure bizitzan, “baina kalterako ere izan daiteke errutinen zorroztasunean fede itsua sustatzea”, dio Torrek.
Errutinak “ezin du eta ez du talkan egon behar” gure sormen-gaitasunarekin, dibertsioarekin, naturaltasunarekin eta, are gutxiago, bereizten gaituen giza moldagarritasun horrekin. “Errutina gure zerbitzura dagoen tresna bat bezala ikusi behar dugu. Laguntza bat da, energia eta ahalegina aurrezten laguntzen diguna, beste ekintza sortzaile eta askatzaile batzuk garatzeko aukera emango diguna”, dio Torrek. Gure errutina ez bada Torrek azaldu duena, eta “esklabismora eramaten bagaitu”, ez da errutina ona. “Guregan, gure giza gaitasunean dago malgutasun hori, komeni denean errutina alde batera uzteko aukera emango diguna”.
Orekan dago erantzuna. “Dena ezin da etengabeko aldaketa izan, eguneko modak nahi duen bezala, baina ezin dugu fanatismo estrukturalean erori”, dio Torre psikologoak. Garai honetan, aldaketa berri eta abenturazaleen beharraren aurrean, “errutina eta asperdura sinonimoak direla ematen du, eta hori ez da horrela”. Torrek, honen aurrean, “asperdura aldarrikatu” behar dela dio, bereziki gure frustrazio mailak eta baita gure sormena maneiatzeko.
“Oporren osteko sindromea”
Opor osteko sindromeaz hitz egiten da, eta “sindrome hitzak hainbat sintoma barneratzen ditu”, Torrek aipatzen duen bezala. Besteak beste, gogorik eza, nekea, kontzentrazio falta, loaren asaldurak… “Opor luze batzuetatik itzultzen garen guztiontzat “oporren osteko sindromea” adierazpena orokortzea, nire ustez, gehiegi estigmatizatzea da”, dio Torrek.
Logikoa da itzulerako halako kutsu mingots bat sortzea, baina, oro har, iruzkin jeneralista horiek inguruabar bereziki kaltegarriekin diskriminatzen ditu psikologoak. Gure trebetasun emozionalekin nahiko ondo maneiatzen gara, mingostasun horrek iraupen laburra izango du, eta askorentzat, gainera, hautemanezina izango da.
Pertsona batzuek diotenez, egun askotan nekatuta, desmotibatuta, antsiatsu, ezgai… egoten dira, loaldian eta elikaduran ioiak eta desordenak erakusten dituzte, eta, beraz, berriro ezin direla egokitu sentitzen dute; izan ere, ziurrenik, “beste arazo baten aurrean” gaudela dio Torrek, guztiok gure errutinetara itzultzeko senti dezakegun nagikeria normaletik ez datorrena. Kasu horietan, ez da egoera iragankorra, ez du une jakin bati erantzuten, “agian hemen izenak ere ez luke izan behar “opor osteko sindromea”, ziurrenik pertsona horiek jada oporretara joan ziren berezitasun jakin batzuekin”, azaltzen du Conchi Torrek.
Nola ezarri errutina osasungarri bat?
Esan bezala, errutina bat eraikitzea ez da lan erraza, ezta ezinezkoa ere. Garrantzitsua da, lehenik eta behin, gure beharrak identifikatzea, egunero egin behar ditugun jarduerak identifikatzea. Helburu errealistak ezartzeak presente egon behar du une oro.
“Erabakigarria da, nire ikuspuntutik, nire helburuak eta nire benetako aukerak estu-estu lotzea, helburu zorrotzegiak ez markatzea. Porrotean erortzen bagara etengabe, aukera gehiago izango ditugu gure motibazioa alde batera uzteko”, dio Torre psikologoak.
Torrek antolaketa-eraginkortasunari buruzko liburu bat aipatzen du, non sarreran esaten zen aurkezten zen metodologiaren helburua zela eraginkortasunez kudeatzen laguntzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea modu erlaxatuan. “Uste dut helburu ona dela hori”, aipatzen du Conchi Torrek.