Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea onartu du Jaurlaritzak
Donostiako Onkologikoa osasun zentroa Osakidetza euskal osasun zerbitzuan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea onetsi du Eusko Jaurlaritzak.
Hitzarmenaren bidez egituratuko da Onkologikoa Osakidetzan integratzeko prozesua, eta prozesu hori gauzatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2024ko ekitaldirako aurrekontu legearen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz egingo den dekretuan ezarritakoaren arabera.
Horrela osatuko da Osakidetzak Institutu Onkologikoarekin egindako ituna bere gain hartu zuenean 1988an hasi zen prozesua. Itun horren ondoren, Osakidetzako pazienteentzako onkologia zerbitzuen kontratazioa arautzeko sinatutako beste itun batzuk etorri dira eta horiek jada Osasun Sailarekin sinatu dira. Ondoren, onkologia asistentziaren funtzionamendu integratuagoa ahalbidetuko zuen harreman eredua aldatzeari ekin zitzaion, pazienteei zerbitzu hobea eskaintze aldera.
Osasun Sailak 2018-2023 aldirako Euskadiko Onkologia Plana prestatu zuen bere Osasun Planean islatzen denaren ildotik eta paziente onkologikoen eta haien senideen arretan inplikatuta dauden osasun arloko adituen eta profesionalen aholkularitzarekin. Plan horretan definitutako asistentzia ereduak diziplina anitzeko ikuspegia du, eta pazienteen premia globalei erantzungo dien tratu humanizatua du ardatz.
Halaber, planaren helburua da diagnostikorako denborak murriztea eta esku hartze konplexuenak erreferentziazko unitateetan metatzea, behar den esperientzia bildu ahal izan dadin.
Bi ospitale egituren funtzionamendu integratua ikuspegi operatibo eta funtzionaletik errazteko lotura hitzarmena 2018ko abenduan sinatu zen. Akordio horren indarraldia orain amaitzen da, eta Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko prozesuari bide eman zaio.
Más en Salud
-
El retraso de diagnósticos de melanoma en el confinamiento supuso perder más de 100.000 años de vida en Europa
-
¿Qué es la sepsis que sufre María Guardiola?
-
Investigadores descubren que el melanoma 'rompe' genes para resistir a la acción de los fármacos
-
Estas son las siete frutas que te ayudarán a vivir más y mejor