Zer da katarroa edo hoztura arrunta?

Prozesu bat da, eztularekin, sudur-kongestioarekin, negar-jarioarekin eta mukiekin agerian geratzen dena. Normalean, infekzio biral batek sortzen du, eta modu naturalean konpondu ohi da 3-10 egun igaro ondoren, inolako tratamendurik gabe. Katarroak tratatzeko antibiotikorik ez erabiltzea komeni da, ez baitira eraginkorrak era "gaizki erabiltzen badira gero eta germen erresistenteagoak garatzea faboratzen baitute", azaltzen du Osakidetzak.

Izan ere, Osakidetzak dekalogo bat sortu du sintoma hauek arintzeko eta herritarrei laguntzeko. "Beharbada, sintomarik gogaikarriena eztula da, batzuetan gehiago irauten baitu eta espektorazioa (karkaxak) ere izaten baitu, nahiz eta prozesua ez okerragotu. Izan ere, eztula da organismoaren defentsa-mekanismorik garrantzitsuenetako bat, jariakinak kanporatzea errazten baitu", azpimarratzen dute dekalogo horretan. Hala, eta ildo horretatik, Zer gomendio dira lagungarriak sintomak arintzeko?

"Garrantzitsua da eskuak maiz garbitzea ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin, edota mukiak zintzatu ondoren. Muturreko higienea bereziki garrantzitsua da sintomak agertzen direnean. "Eskuak maiz garbitzea ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin eta mukiak zintzatu ondoren; ahalik eta urrutien egotea (gutxienez 1 m) sintomarik ez duten pertsonengandik; eztul edo doministiku egiterakoan ongi estaltzea ahoa eta sudurra besoarekin edo zapi batekin arnas jariakinik ez zabaltzeko eta ahal dela, erabili eta botatzeko mukizapiak zintz egiteko erabiltzea eta erabili bezain laster botatzea", ondorioztatu dute.