Jaurlaritzak ETS taldearen Bartzelonako eta Madrilgo kontzertuak babestuko ditu
Eusko Jaurlaritzak babestu egingo ditu En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarrak 'Bihotzen Konkista' kultur proiektuaren baitan Bartzelonan (apirilak 11) eta Madrilen (apirilak 25) emango dituen kontzertuak. Formatu handiko proposamena da eta euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo proiektatzea du helburu, Jaurlaritzatik nabarmendu dutenez.
Testuinguru horretan, Imanol Pradales lehendakariak eta Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak topaketa izan dute ETSko kideekin Barakaldoko BECeko Bizkaia Aretoan, ekoizpenaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko. Sare sozialen bidez zabaldutako bisitaak taldearen ibilbidea eta euskararen zabalkundean egiten duen ekarpena aitortzeko balio izan du.
'Bihotzen Konkista' proiektuak milaka lagun bilduko ditu bi hiriotan, eta euskara ardatz duen esperientzia kultural integrala izango da. "Musika eta bestelako diziplina artistikoak uztartuz, Euskadi kultura aldetik dinamikoa, irekia eta anitza den lurralde gisa proiektatzen lagunduko du", Jaurlarutzak ziurtatu dutenez.
ETS taldearen kontzertuak babestuz, Eusko Jaurlaritzak berretsi egin nahi du euskararen sustapenarekin, sormenaren bultzadarekin eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa.
Laburbilduz, 'Bihotzen Konkista' ekimenak euskal musikaren eta kulturaren indarra agerian utzi nahi du, Euskaditik kanpo ere oihartzuna lortuz eta milaka pertsonari zuzendutako proposamen zabal eta anitz baten bidez; horrela, euskararen presentzia indartu eta nazioarteko proiekzioa sendotzeko urrats garrantzitsua bihurtzen da, erakundeen babesarekin eta sortzaileen ekarpenarekin batera.
Temas
Más en Política
-
Zapatero reclama al juez que pida a EEUU información sobre el acceso al móvil de un exdirectivo de Plus Ultra
-
El Senado aprueba un informe consensuado con medidas para reducir un 15% los suicidios
-
Jaurlaritzak 990.000 euro bideratuko ditu sorkuntza artistikoa babesten duten kulturgune independenteak sustatzera
-
María Jesús Montero será la portavoz del PSOE en el Parlamento andaluz