Europako lankidetza eta autonomia estrategikoa indartzeko goi-bilera industrialaren buru izango da Euskadi
“Euskadik EBren subiranotasun estrategikoari lagundu nahi dio, industriaren lehiakortasuna indartu, berrikuntza bultzatu eta autonomia teknologiko handiagorantz aurrera egin”, adierazi du Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak
“Europar Batasunak une erabakigarri bati egin behar dio aurre, gero eta konplexuagoa den testuinguru geopolitikoari. Egoera horretan, Euskadik asko du emateko. Euskadik EBren subiranotasun estrategikoari lagundu nahi dio, industriaren lehiakortasuna indartu, berrikuntza bultzatu eta autonomia teknologiko handiagorantz aurrera egin”, adierazi du Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak.
Lankidetza indartzeaz gain, Europako lehiakortasunaren eta berrikuntzaren agendan estaturik gabeko eskualde eta nazioen paper estrategikoa berresteko balioko du topaketak. Halaber, maila anitzeko gobernantza sustatuko da, eta eskualdeen arteko lankidetzarako erronkak, beharrizanak eta aukerak identifikatuko dira.
2024an Anberesen egindako lehen edizioaren ondoren —Anberesko Adierazpena egin zuten bertan—, bigarren edizio hau Bilbon egingo da, Eusko Jaurlaritzaren eta Flandesen arteko lankidetzari esker. Hala, Europako garapen ekonomikoaren eta teknologikoaren eragile diren bi gobernuen arteko aliantza egonkorra indartu egiten da.
Europaren eraldaketa industriala eta teknologikoa
Leaders Meeting 2026ko edizioak potentzial berritzaile eta ekonomiko handiko 14 industria-lurraldek parte hartuko dute (Euskadi, Flanders, Wallonie, Hauts-de France, Grand Est, Nafarroa, Upper Austria, Katalunia, Lombardia, Saxonia, Baden-Württemberg, West Pomerania, Emilia-Romagna eta Auvergne Rhone-Alpen) eta bi egunetan egingo da.
Lehenengo egunean, Ikerbasquek Donostian duen eraikina bisitatuko dute. Bertan, IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa dago instalatuta, eta Euskadi Europako erreferente bihurtzen du teknologia kuantikoen esparruan. Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak hartuko dute parte ekitaldian.
Arratsaldean, Imanol Pradales Lehendakariak Matthias Diependaele Flandesko ministro-presidentearekin egingo du bilera Ajuria Enea Jauregian. Harekin, bi gobernuen arteko aldebiko harremanen egoera aztertuko du, baita beste arlo batzuetako lankidetza ere. Ondoren, Guggenheim Bilbao Museora joango dira, ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ ekimenaren irekiera ofiziala egiteko.
Asteartean, hilak 10, Euskalduna Jauregian egingo da Leaders Meetingeko foro ekonomiko eta politiko nagusia. Erronka globalak aztertuko dira, eta ikuspegi partekatua artikulatuko da, eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko industriaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloan. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak egingo du irekiera-ekitaldia, eta Imanol Pradales Lehendakariak parte hartuko dute jardunaldiaren itxiera ekitaldian. Amaieran, 2026 Bilboko Adierazpena sinatuko da, eta ekimenaren irismen politikoa eta lurralde-ordezkaritza indartuko dira.
Topaketa politikoarekin batera, eta berrikuntza nagusi gisa, nabarmentzekoa da sektore pribatuko Side Event espezifiko bat antolatu dela, eta bertan 35-40 klusterrek parte hartuko dutela. Gune horretan, ekarpen zuzenak jaso eta hiru eremu teknologiko estrategikoren inguruan hausnartuko da: Clean Tech, IA & Quantum eta Bio Health.
Temas
Más en Política
-
El Congreso desestima la petición de Ábalos de cobrar su indemnización
-
El juez envía a prisión al líder de la presunta trama de narcotráfico vinculada al exjefe de la UDEF
-
Rufián aboga por la unidad frente a PP y Vox pero recibe las calabazas de Bildu y BNG
-
El PP expulsa a un concejal de Tudela de Duero, en Valladolid, tras ser detenido por violencia doméstica