Landa Garapeneko Euskal Sarea arautzen duen dekretua onetsi du Jaurlaritzak
Dekretuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia txertatu du
Eusko Jaurlaritzak Landa Garapeneko Euskal Sarea arautzen duen dekretua onartu du astearte honetako gobernu bileran. Gobernantzarako tresna berriaren helburua da Euskadiko landa garapenean inplikatutako erakunde eta eragileen arteko koordinazioa, lankidetza eta ezagutza trukea hobetzea.
Jaurlaritaren arabera, Landa Garapeneko Euskal Sarea Landa Garapenari buruzko 7/2022 Legea garatzeko sortu da. Lege horrek esparru berria ezartzen du "Euskadiko landa ingurune kohesionatuago, jasangarriago eta lurralde errealitate desberdinetara egokituago baterantz aurrera egiteko".
Bada, Jaurlaritzak astearte honetan onartutako dekretuak sarearen egitura, osaera eta eginkizunak zehazten ditu, lan espazio partekatuari izaera operatiboa emanez.
Landa Garapeneko Euskal Sarea parte hartze herritar eta elkartegintzarako espazio egonkor gisa eratu da, landa garapenaren arloko eskumena duen sailari atxikita, baina autonomia funtzionalarekin. Bere helburua da administrazio publikoen, landa garapeneko elkarteen, toki erakundeen, tokiko ekintza taldeen eta sektore eragileen arteko lotura eta lankidetza sustatzea.
Bere eginkizunen artean daude esperientzien eta proiektu berritzaileen trukea, landa ingurunearen behar komunak identifikatzea, eztabaida foro eta lan batzordeak sortzea, prestakuntza bultzatzea eta ekimen garrantzitsuen zabalkundea egitea, baita politika publikoetan landa bermearen ikuspegia txertatzen laguntzea ere.
HILABETEAK
Landa Garepeneko Euskal Sareak osoko bilkuraren, lan batzordeen eta idazkaritza teknikoaren bidez funtzionatuko du. Osoko bilkuran, besteak beste, Euskadiko administrazio orokorra, foru aldundiak, Eudel, landa garapeneko elkarteak, tokiko ekintza taldeak eta nekazaritza eta landa turismoaren sektorearekin lotutako entitateak egongo dira ordezkatuta. Osoko bilkura dekretua indarrean sartzen denetik gehienez sei hilabeteko epean eratu beharko da lehen aldiz.
Gainera, dekretuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia txertatu du, sarearen jarduerak genero ikuspegia barnera dezan eta landa inguruneko behar eta aukera desberdinak kontuan har ditzan bermatuz.
Temas
Más en Política
-
Irrati komunikazioko eta telebista komunikazioko zerbitzuen lizentziak berritu ditu Jaurlaritzak
-
Sánchez responde a Telegram: "El mensaje de Dúrov está lleno de bulos"
-
Telegram advierte a sus usuarios españoles de los "peligros" de la última propuesta de Pedro Sánchez
-
Estiman que el exjefe de la UDEF ayudó a colar 37 contenedores con 58.499 kilos de cocaína