Unibertsitatez besteko mailetarako euskarazko ikasmaterialak ekoizteko 985.000 euro banatuko ditu Jaurlaritzak
Unibertsitatez besteko hezkuntza mailetan euskarazko ikasmaterialak ekoizteko diru laguntzetarako deialdia egiten duen agindua onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak (EIMA Euskarazko Ikas Materialgintza programa), eta guztira 985.000 euro banatuko ditu.
Relacionadas
Eusko Jaurlaritzaren arabera, material didaktikoak funtsezkoak dira hezkuntza eredu pedagogikoa garatzeko eta, ildo horretan, EIMA deialdiaren helburua da curriculum araudian xedatutakora egokitutako kalitatezko material didaktikoak babestea.
Hiru modalitatetan euskarazko ikasmaterialak sortzeko diru laguntzak emango dira
Bada, hiru modalitatetan euskarazko ikasmaterialak sortzeko diru laguntzak emango dira: euskaraz inprimatutako eskola materialen edizio kostuetarako, 'EIMA Digitala' euskarazko eskola material digitalen sorkuntza kostuetarako, eta EIMA 4 euskaraz inprimatutako ikasmaterialak sortzeko.
DOKUMENTAZIO ZENTROA
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, EIMA Euskarazko Ikas Materialgintza dokumentazio zentroak 20 urte daramatza euskarazko ikasmaterialak bildu eta katalogatzen ditu, eta gaur egun 38.055 material ditu katalogatuta.
Ildo beretik jarraituz, bertatik azpimarratu dutenez, katalogoaren egoitzan edo webgunean kontsulta eta eskuratu daitezke azken bi hamarkadetan sortu diren eta irakasleen eta ikastetxeen eskura dauden curriculum baliabideak (testuliburuak, material didaktikoak, irakurgaiak) edo irakaskuntzarako material osagarriak (bideoak, aplikazioak, monografiak, jolasak, literatura-lanak), ondorioztatu dute azkenik prentsa-ohar baten bitartez Eusko Jaurlaritzatik.
Temas
Más en Política
-
eLankidetzak 350.000 euro emango ditu Kuban lurralde garapena indartzeko eta Sudango krisi humanitarioari erantzuteko
-
El PP acusa a Sánchez de manipular el censo electoral concediendo nacionalidades españolas de forma masiva
-
Begoña Gómez acudirá este lunes a la audiencia previa de cara al futuro juicio con jurado
-
Jaurlaritzak 52 zuzkidura etxebizitza eraikiko ditu Lezon, zortzi milioi euro inbertituta