Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoko sailak hurrengo irailaren 30era arte irekita mantenduko du epea merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko.
Sailak adierazi duenez, honako hau da helburua: EAEko merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzutan energia-kontsumoaren modernizazioa eta efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez; oinarri teknologikoa eta ekoefizientea duten prozesuak ezartzea; eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea, kalitate eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.
Diru-laguntza lau milioikoa izango da eta horretarako eskatu daiteke: Establezimenduaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko eraberritzeak, obrak eta instalazioak, baldin eta egokitzapenari, merkataritza-azaleraren banaketari edo haren irudia hobetzeari eragiten badiote.
Horrez gain, besteak beste, honetarako eskatu daiteke: Establezimenduaren kanpoaldean errotuluak erosi eta instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa eta toldoak erosi eta instalatzea, establezimenduaren jarduera nagusiarekin lotutako makineria erosi, instalatu eta muntatzea, edota produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea.
Sailak informatzen du hurrengoentzako dagoela zuzenduta: Mikroempresa eta empresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
Gainera, jakinarazten du administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko dela.