Melgosak Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait hamarkada garatzen daraman gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du
"Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horren gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du. Izan ere, "Euskal Autonomia Erkidegoan hamarkadak daramatzagu lan hori egiten" eta etorkizunean ere "funtsezko lan-ildoa izaten jarraituko du". "Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horien gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du. Eta, modu berean, gizarte-politiken sistematik erantzun bat emateko, pertsona hori artatzen duten osasun-profesionalekin koordinatu behar da”.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Psikologia Kalean ekimenaren inaugurazioan parte hartu du, Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatuta.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzatik azpimarratu dutenez, Gizarte-laguntza eta osasun-laguntza koordinatzeko moduaren adibide bat ERDU programa da, Melgosak azaldu duenez. ERDUk adikzioak eta behar soziosanitarioak dituzten eta baliabide tradizionaletatik urrun dauden edo arreta espezializatua jaso ezin duten pertsonen egoera hobetzen lagundu nahi du.
"Programaren helburua da pertsonaren inguruan sistema desberdinetako baliabideak (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, osasun mentaleko zentroak, bigarren mailako arretako gizarte-zentroak, aterpetxeak, eskakizun txikiko zentroak, Ertzaintza, Lanbide eta abar) elkar lotzea", azpimarratu du. ERDU, gainera, programa publiko bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, baina arazo bat antzeman eta ekintza-ildo bat planteatu zuten lau gizarte-erakundek asmatu eta egikaritua.
Temas
Más en Política
-
El juez Pedraz imputa a la cúpula de la UDEF en la era Rajoy por el presunto espionaje a Podemos
-
La defensa de Begoña Gómez cuestiona que Peinado actúe como "si tuviera excesiva prisa"
-
Feijóo presiona a PNV y Junts para que apoyen una moción de censura a cambio de elecciones
-
Santos Cerdán, tras su imputación en el 'caso Leire': "Ni se hizo chantaje ni nada por el estilo"