DONOSTIA. EAJren bost diputatuei dagokienez, Iñaki Lasa Gobernamendu eta Komunikazio diputatua izango da, Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikokoa, Maite Peña Gizarte Politiketakoa, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretakoa eta Javier Larrañaga Ogasunekoa.
PSE-EEren, Itxasorekin batera, Marisol Garmendiak beteko du Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren diputatu kargua, eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua izango da.
Olanok eta Itxasok asteazken honetan aurkeztu dute foru gobernu berria, Diputazioan, Donostian. Joseba Egibar EAJko GBBko lehendakaria eta Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia ere ekitaldian egon dira.
Gipuzkoako foru gobernu berriko diputatuak karguaren jabe egingo dira ostegun honetan, eta, seguru aski, legealdiko kudeaketa plana diseinatzeko eta onartzeko prozesua ostiralean hasiko da.
Olanok esan duenez, EAJk eta PSE-EEk "ageriko desadostasunak" dituzten arren, helburu "bateratua" dute, hau da, "Gipuzkoa indartsu, solidario eta kementsu" baten alde lan egitea. Bestalde, Itxasok adierazi du "guztientzat" gobernatuko dutela eta "azken lau urteetako ataskotik" irteteko lan egingo dutela.