gasteiz. Legealdiaren hasierako krispazioaren ondoren, diskurtso politikoa normalizatu izan dela zirudiela, EAJ-ak eta PSE-EE-k ahotsa altxatu dute. Egoera honek ez al du kontraesan bat suposatzen bi alderdiek aurrekontuetan akordio bat lortzeko agertu duten borondatearekin, une honetan oso gai sensiblea dena?

Gobernu hau hiru helburuekin jaio zen: krisiaren aurka borrokatzea, ETA-ren aurka borrokatzea eta krispazioarekin bukatzea. Lehen helburua ondo doala uste dut, ekonomiaren egoera hobetzea lortzen ari garelako. Denek egindako ahaleginekin lortzen ari gara, noski, baina Gobernuak zerikusia izan duela uste dut. Bigarren helburuari dagokionez, terrorismoarekin bukatu nahi dugunak inoiz baino hobeto gaude, eta terrorismoa defendatzen dutenak, inoiz baino okerrago. Hori ere partekatu beharreko eginkizun bat da, zera da, hasiera-hasieratik Patxi López lehendakariaren helburua izan zela esan beharra dago. Hirugarren helburua da Euskadiko bizitza politikoa lasaitzea eta uste dut, lortzen ari garela ez bait gara aldentzen gaituzten proposamenak egiten ari eta akordioen bila gaudelako. Baina, batek nahi ez duenean, bi ezin dira adostasun batera iritsi. Azken liskarra negargarria izan da, arduradun politiko batek beste bat iraintzea ez da batere eredugarria politikarentzat, ezta ere hiritarrentzat.

Bi alderdien arteko harremanak bere une hoberenean ez daudela ikusteko pare bat adibide: EAJtak esan zuen "PSE-EEk euskera gorrotatzen duela" eta lehendakariak baieztatu zuen EAJ eskeintza onena egiten dioenari bere burua saltzen diola, Rodríguez Zapatero-ri ere aipamen eginez.

Lehendakariaren adierazpenak Iñigo Urkulluk egindakoenen ostekoak dira. Urkullu jaunak esan omen zuen bai PSOE bai PP gobernuan egon, Patxi López lehendakariaren burua eskatuko zuela paktatzeko. Ez dakit zorioneko adierazpenak diren ala ez. Ez dut nahi inondik inora deskalifikazioak justifikatu nahi, baina uste dut hiritar guztiek dakitela nola hasi zen egungo legealdia eta oraindik ere Lehendakaritzari buruz esaten direnak ezagutzen dituela, artean ere, Patxi López-engandik haratago doan erakunde bat izanda, edota zentsu berean, ETB-ri buruz esaten direnak, autogobernuaren oinarrizko zutabea dela jakinda. ¿EAJ-ak ehun urte ditu edo atzo bertan jaiotakoa da? ¿Alderdi serio bat da edo maltzurra?

Euskera gorrotatzen al du?

Zelako maila! EAJ-ak baino urte gehiago dituen alderdi batek, EAJ-a baino urte gehiagotan herri honetan bizi izan dena, gutxienez EAJ-ak bezainbeste autogobernua eraiki duena, egungo hezkuntza sistema eta hizkuntz politika martxan jarri zuten Fernando Buesa edo Ramón Jáuregui bezalako lehendakariordeak izan dituenak edo José Ramón Recalde bezalako sailburua izan duenak... euskara gorrotatzen duela salatzen zaio, artean ere. Nola erantzungo dut ba? Onartezina da. Urumea desagertuko zela esatea falta izan zaie. Denetarik esan zuten: erakunde guztietatik botako genituztela, euskara politika mugatu bat egingo genuela. Eusko Jaurlaritzan, alderantziz, hizkuntz politikarako funtsen mozketa orokorren barruan %2a besterik ez da moztu, eta, era berean, Etxepare Institutua martxan jarri da edo euskara bultzatzeko Sarean aintzindariak diren ekimenak. Foru Aldundiek, aldiz, funts horiek %25ean moztu dituzte, eta hiruretan EAJ-ak gobernatzen du. ¿Eusko Jaurlaritza eta sozialistok al gara euskera gorrotatzen dugunak? Halako eztabaida politiko maila ikusita, ez gaitu batere harritu behar hiritarrek nahiago izatea euren etxeetan geratzea.