Mesa de Redacción

Gailentzen direnak

13.06.2021 | 01:05
Txus Díez

Gure historian zehar gizakion txarrena izan da beti osagai onena gailentzeko, sasikume peto-petoa izatea abantaila askoz nabarmenagoa delako gure nahiak asetzeko zintzotasuna, apaltasuna edo ontasuna baino. Itun Zaharretik azken albistegiraino adibide ugari dauzkagu. Edonola ere, gaur egun errealitatea onartzeak gogorra izaten jarraitzen du, nahiz eta oskolez estali telebista begiratzen dugun bakoitzean. Kontua da irudi gorrienekin geratzen garela askotan, hunkitzen gaituztenek, eta segidan irudi horiek bizitza berezkoa hartzen dute, atzean dauden zergatiak murgiltzen desagertarazi arte. Umeak politika geoestrategikorako erabilita, onartezinezko eta izkutatutako tratuak boteretsuen artean, bonbardaketak biztanleria zibilaren gainean bakarrik denbora irabazteko eta agintean irauntzeko, arerioaren konplizidadearekin askotan; dirutza erraldoien pilaketak emakumeak, armak, drogak eta haurrak, beste behin ere, baliatuta. Eta, egun batean, egunkaria begiratzen duzu eta prestutasunezko egite handienarekin topazen zara, bizitzarekin ordaintzen diren horietakoa, jadanik ez dagoen lagun batek eginda aztoramen gehiagorako. Eta egun hartan, harrotasunez beterik, benetan gailentzen direnak nortzuk direnez jabetzen zara.

noticias de noticiasdealava