Andre Maria Zuriaren jaietan bete-betean murgilduta, errespeturako deia egin nahi dut. Erakundeek, elkarteek eta hedabideek beti komentatzen dute, mezua asebete arte errepikatzen da. Baina berriro ere esatea ez dago soberan. Asko itxaron dugu jaiak berriro bizitzeko, horregatik, beti saiatu behar gara auzokoari egun hauek zoriontsuago egiten. Norbait pozik ikustea eta irribarrea itzultzea hain da erraza? Adineko jendea eta haurrak pasa ahal izan daitezen ahal denean baztertu. Saiatu besteei bultzadak ez ematen, nahi dugun lekura lehenago heltzeko. Pazientzia izan ostalariekin eta edozein langilerekin jaietan eta beti, besteok goza dezagun lanean ari baitira. Eta zer esan emakumeekiko eta LGTBI kolektiboekiko errespetuaz. Txantxetan ibililtzea, barre egitea edo zuri dibertigarria iruditzen zaizun edozein joko, beste pertsona batentzat ez da hala. Kontuz horrekin. Berriz elkartzeko, kantatzeko eta dantzatzeko egunak dira. Barraketara joan, su artifizialak ikusi, zuzeneko musika egitarau zabalaz gozatu, txikiak erraldoi eta buruhandiak ikustera eraman, hain txikiak ez direnekin Farolen prozesioa ikustera joan. Betiko iraungo duten lagun berriak egin. Hori baita jaien espiritua, bizitza osoan gogoratuko ditugun bizipen harrigarriak izatea. Jai zoriontsuak.