eti izan naiz film musikalen zale amorratua. Nire buruan milioika istorio sortzen ditut abesti eta dantzen artean. Badakit. Barne-mundu oso aberatza daukat. Kontua da, badaramatzagula hilabete ba-tzuk gaueko hamarretan etxeratze-agindupean. Egunkari honetan langile talde batek gaueko hamabiak aldera gure lanaldia bukatzen dugu . Nire kasuan, etxerako bidean alde zaharra eta erdigunea zeharkatu behar ditut oinez gauero. Imajina dezakezue, ordu horietan ez dago arimarik kalean; kazetariak, garbitzaileak eta, jakina, etxeratze-agindua betetzeaz arduratzen diren pertsonak baino ez. Pasa den hilean bi lankideekin etxera bidean nihoala, zaintzaile patruila batek urrutitik ikusi, eta geldiarazi gintuen. Gutako batek lan-baimena erakutsi eta gure bideari jarraitzea utzi ziguten. Baina hemen ez da bukatzen istorioa. Behin bakarrik, alde zaharreko kantoia igo ondoren, nola ez, etxeratze-aginduaren zaintzaileen beste patruila batekin topo egin nuen. Momentu horretan musika soinua hasi zen. -"Zuritxu, nondik zatoz, kalean gautxori?". -"Lanetik, nator jauna, papera nahi ikusi". -Paperean zer dago? -Enpresaren baimena. -Biok hartuko dugu bakoitzak bere bidea.
- Multimedia
- Servicios
- Participación