Síguenos en redes sociales:

Mesa de Redacción Vitoriako basamortua

hala da, bai. Andra Mari Zuriaren jaiak ere noizbait amaitzen omen ziren, ene! Eta orain hutsearen erdian flotatuz aurkitzen gara berriro, gaur abuztuaren 10etatik aurrera Vitorian urtero bizitzen dugun hilerrian izango bagina bezala. Bapatean, hiria gelditzen zaigu eta eguzkipean halako alto bat egiten dugu, gure etorrera eta norabidearen buruz hausnarketak buruan sortzen gaituztela, bai edo burua hutsik ere. Ongi etorriak izan zaitezten Vitoriako basamortura. Orain une egokia bait dugu bukatu dugun kurtso hontan zehar egin ditugun -eta egin ez ditugun- gauzak aztertzeko, bai eta datorren hileetan aurrera eraman nahi ditugun -edo eraman beharko genituzken- egitasmoak mahai gainean jartzeko. Bai oporretan edo lanpaturik izateaz gain, bai hondartzan edo alorretan, hiriko kaleetan edo atzerritan, kafe ta egunkaria terrazan, lagun eta senideen arteko bazkalondoko hitzaldietan edo uda-gaua gainean ipintzen zaigula gozatzen, ikuspuntu ezberdin ta lasaiago batetik gauzak begira ditzakegula aprobetxatu beharko genuke. Ikasleek koaderno berri, txukun eta txuria mahai gainean jartzen duten araberan, guk ere irailan landu behar izan ditugun ikasgai pendienteen aurren aurkituko gara. Baina oraingoz, egon basamortuan lasaitasunez eta ondo izan.