Pasadan larunbatean AVT eta hainbat biktima elkarte Madrilen manifestatu ziren Alderdi Popularrarekin batera gizartearen nahia islatu nahian. Betikolez, dena ETA da diskurtsoarekin ezker abertzalearen ilegalizazioa eta Zapateroren dimisioa eskatu zuten.

Zorionez, gehiengoaren nahia zein den begi bistan gelditu da beste behin. Espainia osotik 40 autobus atera ziren Espainiako hiriburura eta 19.000 pertsona batzea lortu zuten. PPk jendea mobilizatzeko egindako esfortzua eta gero emaitza kaxkarra izan dutela argi geratu da, eurek ere ez baitzuten hain jende gutxi espero.

Euskal Herrian 40.000 baino gehiago izan ginen (bikoitza baino gehiago) Sorturen lehenengo manifestaldian baina hori ez da agertzen egunkari askotako titularretan euskal herritarren nahia ezkutatzen saiatzen baitira. Ez zaie ezker abertzalea hauteskundetan aurkeztea komeni Euskal Herrian sortu den ilusioari beldur diotelako eta berriro ere Eusko Jaurlaritzaren ahultasuna Espainia guztian ikusiko litzatekelako. Zein da gizartearen nahia?