Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan jarriko da martxan Urretxun eta Lasarte-Orian izango diren saioekin. Bi irabazleak zuzenean sailkatuko dira final laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Urretxuko saioa larunbatean izango da, irailaren 14an
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Urretxuko saioa larunbatean izango da, irailaren 14an, eta Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra, Antton Aizpurua Aldape, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Unai Mendizabal Jauregi ariko dira kantuan. Gai jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.
Lasarte-Oriako saioa igandean jokatuko da, irailaren 15ean, eta Aitor Zubikarai Salegi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea eta Oier Etxeberria Zubimendi izango dira taula gainean. Haritz Alberdi Alberdi ariko da gai jartzaile.
Saioetarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioen egunetan aretoko txarteldegietan egongo dira
Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi izango doira epaileak bi saioetan, eta idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Saioetarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioen egunetan aretoko txarteldegietan egongo dira, oraindik sarrerarik geratuko balitz, bertatik prentsa-ohar baten bitartez ondorioztatu dutenez.