Susana Sanjuan Merinero izango da aurrerantzean Kutxabank erakundeko Komunikazio eta Ospe Korporatiboko zuzendaria. Zuzendaritzako kidea erakundearentzat "funtsezkoa" den komunikazio taldean sartu da, bankuaren barne, kanpo zein erakunde komunikazioa indartzeko etapa berrian eta gizarte ingurunearekiko eta interes taldeekiko hurbiltasunari eusteko.

Kutxabankeko iturriek jakinarazi dutenez, Susana Sanjuanek ibilbide profesional luzea du komunikazio, ESG eta harreman publikoen zuzendaritzan enpresa eta talde kotizatuetan eta erakundeetan.

"Eskertzen dut konfiantza eta ilusio handiz hartzen dut ospearen eta komunikazioaren esparruan profesional handiek osatutako taldea gidatzeko erronka, gizartean eragin positiboa sortzera eta merkatu globalean lehiatzera bideratua baitago, bere nortasunari eta lurraldearekiko konpromisoari uko egin gabe", adierazi du Sanjuanek.

Susana Sanjuan Merinero Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Informazio Ekonomikoko Masterra du UCMn eta APIEn, eta PDD bat IESE Business School ikastegian.

Informazio osagarria

Azken urteotan Adif erakundeko Komunikazio eta Ospe Korporatiboko zuzendaria izan da. Aurretik, 2018 eta 2021 artean, Iberdrolako Komunikazio zuzendaria izan zen, eta bost urte baino gehiagoz Kreab gai publikoetako aholkularitza enpresako Komunikazio Korporatiboko arloa zuzendu zuen.

Era berean, Gamesako Komunikazio eta Jasangarritasun zuzendaria izan da, baita Abertiseko komunikazio managerra eta Ferrovial eta Cintrako komunikazio burua ere. Hainbat komunikabidetan lan egin du eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du.