Erandioko Celaya ontziolak eraikitako 'Guayas' Ekuadorko Armadaren eskola ontzia Itsasmuseum Bilboko itsas museoko kaira iritsiko da abuztuaren 23an, 1977ko uztailaren 28an Bilbotik atera zenetik 47 urtera, hain zuzen ere. Ontzia egin zen tokira bueltatzen den lehen aldia izango da, Itsasmuseumetik nabarmendu dutenez.
Ontzia egin zen tokira bueltatzen den lehen aldia izango da, Itsasmuseumetik nabarmendu dutenez
'Guayas' ontzia Ekuadorko Armadaren intsignia eta enbaxadore ibiltaria da. 80 metroko luzera du guztira, baupresak barne, 56,10 metroko luzera perpendikularren artean eta 6,60 metroko sakonera.
Abuztuaren 23an 08:30ean helduko da Bilbora; 10:00etan harrera ekitaldia izango da itsasontzian
Bada, abuztuaren 23an 08:30ean helduko da Bilbora. 10:00etan harrera ekitaldia izango da itsasontzian, eta bertan izango dira Ekuadorrek Espainian duen enbaxadore Wilma Andrade Muñoz, Itsasmuseumeko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Leixuri Arrizabalaga eta erakundeetako eta gizarte zibileko ordezkariak.
Hilaren 25ean, 17:00etan, eskifaiako bederazi lagunek osatutako itsasontziko musika bandak Ekuadorko musika errezitaldia eskainiko du
Bilbon antolatutako ekintzen artean, 'Guayas' ontziak bisita bereziak eskainiko ditu abuztuaren 24an eta 25ean, 11:00etatik 17:00etara. Gainera, hilaren 25ean, 17:00etan, eskifaiako bederazi lagunek osatutako itsasontziko musika bandak Ekuadorko musika errezitaldia eskainiko du Itsasmuseumeko zabalgunean, itsasontziaren parean. Ontzia abenduaren 26an abiatuko da berriro, 14:00etan.