Getxo Folk jaialdiaren 40. edizioko egitaraua osatu da, Richard Bona & Alfredo Rodriguez, Antonio Zambujo & Yamandu Costa eta Rodrigo Cuevas gehitu baitzaizkie aurreko astean iragarritako artista eta taldeei, hala nola Buika, Milladoiro edota Esne Beltzari. Jaialdia irailaren 11tik 15era bitarte ospatuko da Bizkaiko herrian.
Muxikebarrin ordainpeko kontzertuak izango dira (20:00), Areetako Geltokia plazan goizeko (13:00) eta arratsaldeko (18:00 eta 19:30) doako emanaldiak
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Muxikebarrin ordainpeko kontzertuak izango dira (20:00), Areetako Geltokia plazan goizeko (13:00) eta arratsaldeko (18:00 eta 19:30) doako emanaldiak, eta Ereagako aparkalekuan gazteei eskainitako saioak. Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada Muxikebarri, Romo Kultur Etxea eta Kutxabank Sarean.
Jaialdiaren lehen egunean, irailaren 11n, Antonio Zambujo abeslari portugaldarrak eta Yamandu Costa gitarra jotzaile brasildarrak osatutako bikotea arituko da Muxikebarrin
Bada, jaialdiaren lehen egunean, irailaren 11n, Antonio Zambujo abeslari portugaldarrak eta Yamandu Costa gitarra jotzaile brasildarrak osatutako bikotea arituko da Muxikebarrin. Bi artistek ibilbide luzea egin dute beren herrialdeetan eta portugesezko musika eszenan. Oraingoan, 'Prenda minha' lan berria aurkezten izango diar Getxon.
Halaber, irailaren 13an, jazz eta jazz-fusioaren eszenako bi artista entzutetsu izango dira Getxon: Richard Bona baxu jotzaile eta abeslari kamerundarra eta Alfredo Rodriguez pianista kubatarra. Grammy baten irabazlea, Bona jazzaren eta afropoparen eszenako baxu jotzaile, konpositore eta multiinstrumentistetako bat da, "afrikar jatorria gogorarazten duen soinu paregabe baten sortzailea". Bere musikak Afrikako tradizioak, kultura, edertasuna eta arazoak barne hartzen ditu.
Alfredo Rodriguez musikarien familia batetik dator, eta laster nabarmendu zen bere trebetasunagatik
Alfredo Rodriguez musikarien familia batetik dator, eta laster nabarmendu zen bere trebetasunagatik. Ohikoa da mundu osoko jazzaldietan, eta Quincy Jonesek berak babestu zuen, 2007an Montreauxko Jazz Jaialdi ospetsuan aritu ondoren. Harrezkero, ibilbide sendoa egin du, eta, horren ondorioz, Grammy sarietarako izendatu dute eta bere belaunaldiko pianista nabarmenetako bat bihurtu da.
Irailaren 13ko jardunaldiari amaiera emateko, azken urteotan Espainiako musika arloan nabarmendu den Rodrigo Cuevas izango da Ereaga hondartzako agertokian
Azkenik, irailaren 13ko jardunaldiari amaiera emateko, azken urteotan Espainiako musika arloan nabarmendu den Rodrigo Cuevas izango da Ereaga hondartzako agertokian. Artista asturiarra 'La Romería' ikuskizun arrakastatsuaren biraren barruan iritsiko da Getxora; bertan, munduko musiketatik eta soinu elektronikoetatik igarotzen diren jai erritmoak hurbilduko dizkio publikoari, kabaret eta zirku diziplinak barne hartzen dituen antzezpenaren bidez. Emanaldia hondartzako aparkalekuan izango da, 22:00etan, doako sarrerarekin. Programazio osoa https://getxo-kultura.eus/getxo-folk/ web orrian ikus daiteke.