Guggenheim Bilbao Museoa Jeff Koonsen Puppy lore eskulturaren estalkia aldatzen hasi da aste honetan udaberri eta uda garaiko loreekin, hala nola alegria, begonia, petunia eta ageratumekin, museoko iturriek jakinarazi dutenez.

Eskulturaren lore aldaketa urtean birritan egiten da; maiatzean eta urrian, bederatzi egunez

Eskulturaren lore aldaketa urtean birritan egiten da, maiatzean eta urrian, bederatzi egunez. Prozesu konplexua da, arretaz egin beharrekoa, aldez aurretik milaka lore espezifiko landatu behar baitzaizkio obra honi. Lorezaintzan adituak diren 20 laguneko talde bat behar izaten da lana egiteko, museoko kontserbazio saileko arduradunek gainbegiratua.

2022tik jasangarriagoa da Puppy, barne egituraren saneamenduari eta urruneko ureztatze sistema berriari esker. Sistemaak hezetasun neurgailuak ditu sei gune kritikotan, eta ihesak detektatzen ditu, ur kontsumoan nabarmen aurrezteko eta kontserbazioa optimoa izateko.

Eskulturaren kanpoaldeko argiztapena LED teknologiaz hornituta dago, museoko gainerako argiak bezala.

Ingurumena babesteko ildoari jarraikiz, Puppy estaltzen duten 40.000 bat landareak inguruko mintegietatik datoz. Orain, gainera, eskulturaren kanpoaldeko argiztapena LED teknologiaz hornituta dago, museoko gainerako argiak bezala.

'Puppy' eskulturak maiatzaren 21ean erakutsiko du udaberriko bere jantzia, Guggenheim Bilbao Museora egunero hurbiltzen diren herritar eta bisitarien artean "poza eta baikortasuna zabaltzeko".

Azkenik, eskulturaren lore aldaketarekin eta Birziklapenaren Nazioarteko Egunarekin batera, datozen bi asteburuetan arte tailerrak eskainiko zaizkie Museoaren Lagunen seme-alabei.