Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Natalia Peiro Caritasek Madrilen duen idazkari nagusiarekin bildu da aste honetann. Bertan, migrazioaren hainbat gaia, migratzaileen prestakuntza-beharrak eta FOESSA-Gizarte Ikasketa eta Soziologia Aplikatuaren Erakundearekiko lankidetza aztertu dituzte.
Melgosak eta Peirok bilera egin dute Caritasen egoitza nagusian, Madrilgo Enbaxadoreen karrikan. Caritas Eliza katolikoaren karitatezko eta gizarte-ekintzako erakundeen konfederazio ofiziala da. 1947an sortu zuen Gotzainen Biltzarrak eta bere helburua Elizaren karitatezko ekintza soziala gauzatzea da, bere konfederazioaren bitartez. Erakunde horrek pertsonen eta herrien garapen integrala sustatzen du, batez ere pobreenena eta baztertuenena.
Gaur egun 5.201 Caritas Parrokia daude Estatu osoan. 2,8 milioi pertsonak parte hartu eta lagundu dute. 72.447 boluntario dituzte beren ekintzaren oinarrizko zutabe gisa. Caritasek 5.531 kontratatu ditu Estatu osoan, boluntarioekin batera, "gizartea hobetu eta eraldatu" nahi dutenak. 2022an 457,2 milioi euro bideratu zituen bere jarduerara.
Caritasek 4 milioi euro mobilizatuko ditu 2024an larrialdi humanitarioari aurre egiteko, Ukrainako bi urteko gerraren ostean. Ukrainako Caritasek 1,3 milioi pertsona artatu zituen iaz; Estatuan, berriz, eleizbarrutiko sareak herrialde horretako 4.098 herritarri lagundu zituen. Era berean, Caritasek erantzun egin dio Caritas Jerusalemen larrialdi deiari, Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eramateko.