Lau pertsona identifikatu dituzte Bermeoko zenbait establezimendutan billete fatsuak erabitzeagatik
Bermeoko Udaltzaingoak lau pertsona identifikatu ditu Bizkaiko udalerriko zenbait merkataritza eta ostalaritza establezimendutan billete faltsak erabiltzeagatik eta iruzur egiten saiatzeagatik.
Udaltzaingoak billete faltsuak atzeman zituen herrian otsailaren bigarren astean, eta ordutik ikerketa lanak egin ditu. Bada, dagoeneko ikerketa amaitu dela, lau pertsona identifikatu ditu ustezko egile modura.
Aritz Flores Bermeoko udaltzainburuak jakinarazi duenez, ustezko egileetako batek Internet bidez erosi zituen billeteak, eta berak erabiltzeaz gain, banatu egin zituen besteek ere erabiltzeko.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, guztira, zazpi iruzur salaketa jaso dira, eta denak izan dira merkatari eta ostalariena. Iruzurra 250 eurokoa izan da, baina udaltzaingoak erabili ez diren 3.560 euro faltsu berreskuratu ditu. "Uste dut kalte handia saihestu dela", adierazi du udaltzainburuak.
Bermeoko Udaltzaingoa Berton eta Bostale elkarteetako kideekin bilduko da datozen egunetan, informazioa emateko, eta mota horretako ekintzak saihesteko eman beharreko pausoak zeintzuk diren zehazteko, "berriro gerta ez dadin".
Era berean, herritarrei gogorarazi die mota horretako edozein gertakariren aurrean zuzenean Bermeoko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko 092 edo 94 617 91 11 telefono zenbakietara deituta, "arinago eta modu eraginkorrago batean jokatu daitekeelako".
Bestalde, Getxoko Ertzain-etxeak drogaren aurkako dispositibo bat burutu zuen ostiralean, martxoaren 1ean, herriko taberna batean, operatiboko agenteek egiaztatu ondoren haxix-kontsumitzaile batzuek aurretik substantzia hori erosi zutela establezimenduan.
Ertzaintzako Txakur Unitateak parte hartuta, lokalean sartu eta miaketa egin zutenean, lokaleko zerbitzaria identifikatu zuten ustezko inplikatu gisa, eta hainbat haxix-kopuru konfiskatu zituzten leku ezberdinetan ezkutatuta. Kontserba-pote baten barruan doitasun-balantza bat eta substantzia biltzeko zelofana aurkitu zituzten.
Droga detektatzen espezializatutako txakurrek beste bi tableta, bakoitza 100 gramo ingurukoa, aurkitu zituzten goiko gela batean ezkutatuta. Palanka batekin aktibatutako eskailera batzuen bidez sartzen zen gela horretara.
Miaketan aurkitutako ebidentzietan oinarrituta, agenteek identifikatutako pertsona atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta. Polizia-eginbideak amaitu zituztenean, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten.
Temas
Más en Mundo
-
Francia alerta de una ola de calor comparable a la de 2003, que provocó la muerte de casi 15.000 personas
-
Israel y Hizbulá acuerdan un alto el fuego
-
Trump afirma que agotará los 60 días para negociar con Irán para aprovechar su “desesperación”
-
Cruza el estrecho de Ormuz el último buque varado con tripulantes japoneses a bordo