Elkartasuna, Israel eta Palestinako unibertsitate eta zientzia komunitateei
UPV/EHUk bat egin du Crueren adierazpenarekin
Espainiako unibertsitateen Crue elkarteak bere kezka eta gaitzespena adierazi nahi ditu Ekialde Hurbileko gorakada belikoagatik, Israel eta Palestinako azken egunotako gertakariak direla eta. "Unibertsitate sistema garen aldetik, gure konpromisoa berresten dugu bakearekin, justiziarekin, giza eskubideekin eta balio demokratikoekin, edozelako gerra edo ekintza terroristen aurka".
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU) prentsa-ohar baten bitartez azpimarratu zuten bezala, Crue osatzen duten 76 unibertsitateetako errektoreek beren elkartasuna helarazi gura diete Israel eta Palestinako herritarrei eta bertako unibertsitate eta zientzia komunitateei, bonbardaketen ondorio larriak pairatzen ari diren honetan. "Gainera, errektoreok beren laguntza eskaintzen diete, sare akademikoen eta harreman instituzionalen bidez, ahal den neurrian beren lana egiten jarrai dezaten segurtasun bermeekin".
"Crue osatzen dugun Espainiako unibertsitateok diplomaziaren aldeko aldarria egin nahi dugu gatazka hau konpontzeko, haren ondorioak lazgarriak izan bailitezke mundu osoan, berehala gelditu ezean", azpimarratu zuten aipatutako prentsa-ohar horretan.
"Indarkeria unibertsitate espirituaren guztiz kontrakoa da, eta erakunde akademiko eta zientifikoek bakerako eta lankidetzarako tokia izaten jarraitu behar dute. Hori dela eta, elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua berresten dugu, gatazka beliko hau eta beste guztiak konpontzeko", ondorioztatu zuten UPV/EHUtik.
Temas
Más en Mundo
-
Israel ordena a sus tropas en Líbano prepararse para "una larga estancia" tras el acuerdo con Beirut
-
El líder de Hezbolá acusa de traición al Gobierno libanés por firmar el "vergonzoso" acuerdo con Israel
-
Más de 600 vuelos retrasados en el Reino Unido por tormentas en la ola de calor
-
Un MiG-29 ucraniano se estrella en el este del país