Irakurle maitea, frikitzat duzu zure burua? Baietz erantzuten baduzu gaur Friki/Geek Harrotasunaren Eguna dela jakingo duzu ziur asko. Zorionak, beraz! Hasiera batean uzte nuen egunaren aukeraketa Ian McKellen aktore handiaren urtebetetzeagatik zela. El Señor de los Anillos filmean Gandalfen interpretazio zoragarri hark Frodoren ibilbide luze hartan zehar ikaragarri gustatu zitzaidan. Baina, kontua da, Star Wars filmaren AEBetako estreinaldiaren egunagatik ipini ziotela gaurko egunari izena. Aldatu da eta asko gainera, friki hitzaren esanahia. Azken finean, pertsona orori gustatzen zaigu zeozer eta, gehienetan, harrotasunez azaltzen dugu horri buruz dakigun informazio guztia. Gaurko egunak badu gainera beste ospakizun bat, Futbolaren Munduko Eguna ere baitelako. A zer kasualitatea egun hau lehen mailako partidak amaitu eta gero izatea. Eta denboraldia bukatua zela alaitasunez eta bake mental handiz ospatzera nindoanean, Mundiala aste gutxi barru hasten dela esan didate. Bai zera! Baina, aurreko biez gain, gaur ere eskuoihalaren eguna da. Frikia izan behar da toalla bezalako zerbaiti nazioarteko eguna jartzeko. Ziurrenik goiko galderari baietz erantzungo lioke honek. Hori bai, hondartzaz pentsarazi dit eta nire bake mentala bueltatu da berriro ere.
- Multimedia
- Servicios
- Participación