Gasteiz hiri lasaia dela diote batzuk. Inork gutxik daki hiri honen benetako misterioa gure oinen azpian dagoela, lurpeko mundu misteriotsuan. Beste aro bateko labirintoak diruditen lurpeko aparkaleku ugarien eta hiria zeharkatzen duten ibai ezkutuez ari naiz. Konspirazioaren teoriko batzuek diotenez, aparkalekuak eta ibaiak lotuta omen daude. Inoiz irekita ez daudela diruditen beheko maila horiek ibai-tunelen eta isilpeko zibilizazioen mundu paralelo baterako sarrerak ezkutatzen dituzte. Agian, nahikoa murgiltzen bazara, Zapardiel ibaia gondola inprobisatu batean nabigatzen amaituko duzu lurpeko Venezia moduko batean. Baina, zer gertatzen da benetan hiriaren azpian? Galdutako auto eta ibaiez gain, batzuek diote lurpeko biztanleen ekosistema oso bat dagoela, espezie, kultura eta arraza ezberdinetako komunitatea osatuz. Erdi Aroan zehar lurzoruan gelditzea eta urtean behin irtetea erabaki duen horiek. Baina azken orduotan Aitor depresioak ekarri dizkigun haize eta euriteen ondorioz, lurpeko bizitza hori hiru egunez azaleratuko da eta Erdi Aroa berriro ekarriko digu gure Gasteiz maitera, jardueraz betetako merkatuarekin. Igande gauean, urak bere ibilgura itzuliko dira eta Erdi Aroko azokak datorren urtera arte esango digu agur.
- Multimedia
- Servicios
- Participación