Gerra, eztabaida liskartsu, enpatia falta, prezio neurrigabe eta soldata izoztuen albisteetan murgildurik, irribarre bat ateratzen dizuten berriak eskertzekoak dira. Eta batzuetan zaila bada ere, urtean zehar albiste positibo ugari izan ditugu gure iluntasuna argitzea lortu dutenak eta pixkanaka beren ahaleginari, talentuari eta iraunkortasunari esker helburuak lortu dituzten pertsonak goraipatu behar ditugu. Batzuk nabarmentzearren, Arabako zinema arrakasta izaten ari da joaten den tokira doala; Esti Urresola bere erleekin eta Paul Urkijo bere Iratirekin, esate baterako. Alavesak alaitasunik onena eman zigun arabarroi ekainean Lehen Mailara berriz ere igo ostean. Gure hizkuntza maitea, euskara, pauso txikiak ematen ari da Espainiako Kongresura iristea lortu duelako eta Europarako bidea hasi du. Klima-aldaketaren aurkako ikerketan ere mugarri garrantzitsua lortu dugu. Mercedes Maroto-Valer gasteiztarra deskarbonizazioa sustatzeko mundu mailako ikertzaile handienetako bat da eta hala islatu da Net-Zero Industries saria jaso baitu. Ekarpenak egiten dituzten pertsonak, irribarre eginarazten diguten mugarriak eta pozik jartzen gaituztenak dira egunero idatzi eta irakurri nahi genituzkeen albisteak. Horregatik, eskerrik asko kontatzea posible egiten duten guztiei.