seguruenez uda honetan kontzerturen batera joan zaretela. Eta ziur jendeak gora altxatzen dituen milaka pantaila jasan behar izan dituzuela. Galdetzen diot neure buruari zein den hori egiteko beharra. Onar dezagun kon-tzertuetako mugikorreko grabazioak pare bat aldiz berrikusten direla eta gero ahanzturan erortzen direla. Ez dezagun geure burua engainatu, gehienok kalitate eskaseko argazkiak egiten ditugu, non agertokia urrun ikusten den eta taldea ñimiñoa den. Bideoak aparteko kasuak dira, hain ilunak, ezen seguruenik ez baitugu artista bera ere bereizten. Eta zer esan sorpresa faktoreaz. Bere talde gogokoenaren kontzertura joateagatik ordaintzen duen norbaitek harritu egin nahi du, eta gaur egun ia ezinezkoa da sare sozialengatik. Zenbat irudi zabaldu ziren Coldplayk Bartzelonan eskaini zuen ikuskizunaren inguruan? Ikaragarria izan zen, noski. Eta hala eta guztiz ere, zenbaitentzat ezinbestekoa da kontzertuetan mugikorra ateratzen jarraitzea. Hori dela eta, hainbat artistek gonbidatzen edo debekatzen dute gailu horiek erabiltzea kontzertuetan. Bob Dylanek debekatu egin zituen azken biran, eta Coldplayk bere kontzertuetako batzuk gelditu ditu aurten, ikusleei telefonoa ez erabiltzeko eta abestu eta gorago salto egiteko eskatzeko. Horretarako baita musika, bost zentzumenekin unea bizitzeko.