ekaina dut gustuko. Jende askori gertatzen zaiola suposatzen dut, uda usaina dago eta onena iristear dagoelako sentsazioak harrapatzen gaitu. Egunak luzeagoak dira, eguraldi onak kalean egotera gonbidatzen gaitu, eta hiri grisa energiaz eta kolorez betetzen da plan ukaezinak eskainiz. Asteburu honetakoa bezala, jada 17. edizioa ospatzen duen kale antzerkiarekin hitzordua. KaldeArtek zirkuko, antzerkiko, dantzako, musikako eta umorezko ikuskizunak proposatzen dizkigu. Diziplina nahasketa oso erakargarria da nazioarteko erakustaldi hau, non zailena aukeratzea den. Programa hain da zabala, ezinezkoa dela norberak nahi duen guztia ikustea. Horregatik, kasu honetan, onena harritzen uztea da. Izan ere, kale-antzerkiak badu magia hori: gai da egunerokotasunarekin apurtzeko eta egunero zeharkatzen dugun kale edo plaza hori agertoki berezi bihurtzeko. Herritarrok egunero ikusten dugunaren pertzepzioa aldatzeko aukera dugu, eta, gainera, protagonista izatera gonbidatzen gaitu. Hirian ezarritako arauak hausten dituen ikuskizun baten parte gara. Antzerkia ustekabeko ekintza bihurtzen da, non ezohikoa eta ezezaguna denak gure jakin-mina pizten duen. Benetako luxua da, goza ezazue.