Dagoeneko iraileko azken asteburua da, eta berarekin batera, udazkena dator. Urtaro honetan hostoek espaloiak hartzen dituzte, eta paisaiaren koloreak berdetik marroi, hori eta laranjara aldatzen dira. Batzuentzat urteko urtarorik tristeena da, malenkoniatsuena, gure hirira hotza eta euria ekartzen dituena. Baina iraileko azken asteburu honek ere zerbait ikusgarria dakar gure hirira, alde zaharrera hain zuzen ere. Gasteizko Erdi Aroko azokak ateak ireki ditu eta hirian arrastoa utzi zuen garai bateko onena erakusten digu. Gasteizko almendra eta inguruak eszenatoki ezin hobea bihurtzen dira hiru egunez, gure hiria, iparraldearen eta hegoaldearen arteko bidegurutzea, plaza politiko eta komertziala izan zen garaia birsortzeko. Lanbideek beren garrantzia berreskuratzen dute. Artisau, errementari, arotz, beiragile edo urregileen lanak ez du inor axolagabe uzten. Malabaristen, juglareen edo jauzilarien ikuskizun handiek kultura eta erlijio ezberdinak nahasten dituen merkatu bati bizia ematen diote, bere garaian egin zuten bezala. Gaur egungo garaia aberasteko aurrekoen onena mantentzea izan beharko litzateke gure helburua. Eskuz egindako artisautza eta elikagaiak baloratzea, hala nola kulturen eta erlijioen nahasketa. Horrek aberastu egiten gaitu, zaindu eta goza dezagun.