Bero handiko egun hauetan ura da gure salbazioa. Arabak itsasorik ez duen arren, ur gezaren aberastasun zoragarria du. Barruko hondartzak ditu, basoz eta muinoz inguratuta, bainatzeko, igeri egiteko edo, besterik gabe, erlaxatzeko. Baina lurraldeak putzuak ere baditu, natura-gune ederretan kokatuta daudenak. Gure lurraldean ditugun ur-baliabide naturalak gogoratzea da idazmahai honen helburua. Landa eta Garaioko hondartzak, Gujuliko ur-jauzia, Puron ibaiaren bidezidorra, Berganzoko Uraren Ibilbidea, Toberiako ur-jauziak, Lezeko amildegi-haitzuloa, Guardiako urmaelak, Ebro ibaiaren ubidea eta Salburuako hezeguneak, adibidez. Herrerias eta Zaldibartxoko putzuak, Espejoko eta Fresnedoko igerileku naturalak, Igoroinko sakana, Ayuda ibaiaren haitzartea, Zarpia ibaiaren iturburua, Delikako arroila eta Baias ibaiaren ur-jauziak horietako batzuk dira. Gure gorputzaren %99 ura da. Gainera, urak sentsazio paregabeak eskaintzen eta sortzen ditu, gustatzen zaigu eta gozarazten gaitu. Ibai edo hondartza baten ondoan paseatzeak lasaitzen gaitu, ur-jauzi bat aurkitzean irribarre bat sortzen da gure aurpegian eta udan bainu freskagarri batez gozatzea gustatzen zaigu. Eta Arabak hori guztia eta askoz gehiago eskaintzen du. Lagun, izan zaitez ura.