uela bi aste inauteriak ospatu genituen bikotekidearen lagunekin Eibarren. Jende asko zegoen kalean eta ia guztiak mozorrotuta zeuden. Gure alabak hiru urte beteko ditu maiatzean eta egoera guztiz berria zen beretzat. Pandemia tarteko, ez du jende andana biltzen den jai edo ekitaldirik ezagutu, eta beldur handia sentitu zuen hainbeste pertsonaz inguratuta aurkitu zenean. Urduritasunak jota nire besoetan bakarrik lasaitzen zen, lurrak su hartu zuela ere pentsatu nuen uneren batean. Goxatu eta konfiantza ematen saiatu nintzen, baina txiza ere gainean egin zuen, beldurrez. "Ama, jendea ez zait gustatzen, etxera joan nahi dut" esan zidan momentuan konturatu nintzen pandemiak haurrei utzi dien zauriez. Datuen arabera, pandemiaren kostu mentala izugarria da adingabeengan. Haurrentzako larrialdi psikiatrikoen kasuak bikoiztu egin omen dira, eta adingabeen aurkako indarkeria, tratu txarrak eta abusuak areagotu dira. Zalantzarik gabe, pandemiak haurtzaroan aztarna izugarria utzi du, hala ere, eta alaitasun ukituarekin amaitze aldera, jakin dezazuen, nire alabak tabernako tarima batean dantzan eta mikrofonoarekin Pintto pintto eta Olentzero abesten amaitu zuen eguna! Hau da hau!
- Multimedia
- Servicios
- Participación