anetik itzultzen naizenean, egunero gauza bera errepikatzen dut etxeko atarian. Ohituragatik edo segurtasunagatik, ez dakit, baina ez dut inoiz ahaztu. Hortzak garbitzea bezalakoa da, ez zaio inori ahazten. Edo jatea, edo lo egitea. Gorputzak badaki egin behar dituela betebehar horiek. Atarira heldu baino lehen, poltsikoan gordetzen ditudan giltzak prestatzen ditut, hau da, giltzak eskuartean gordetzen ditut etxerako bidean. Eta iristeko unean bertan: atariko atea irekitzen dut, sartzen naiz eta nik neuk ixten dut atea, atea bultzatzen dut. Esan nahi dut ez dudala inoiz itxaroten atea bakarrik ixtea, beti besoarekin bultzaka. Elkarrekin bizitzen hasi ginenean, bikoteak ez zuen ulertzen zergatik egiten nuen hori. "Ez naiz fidatzen, eta seguruago sentitzen naizelako", erantzuten nion nik. Badakit gizonezko gehienek ez dutela ulertzen. Ez dute ulertzen emakumeok egunero sentitzen dugun sentimendua: segurtasunik eza. Emakumea eroso eta seguru mugitzeko hiria berreskuratu behar dugu, emakumeak espazio publikoaz gozatzeko. Baina momentuz giltzak prestatzen jarraituko dut etxerako bidean, bi modutan erabiltzeko: alde batetik, heldu bezain pronto atariko atea irekitzeko, denbora galdu gabe; eta bestaldetik, defentsa-arma gisa. Badaezpada.
- Multimedia
- Servicios
- Participación