da heldu da. Beno, gure Gasteiz tropikalean uda badoa eta badator gurekin ezkutaketan jolastuko balu bezala, beroaren maitaleen eta hotzaren zale amorratuen ondoriozko kexuekin. Kontua da, eguraldi onarekin batera, kaleak indarberritu direla. Beste mende bateko irudiak balira bezala ditut duela urte beteko kale ilun eta bakarti haiek. Norbaitekin topo egiten bazenuen susto galanta eramaten zenuen egun horiek, alegia. Baina, hiri-espazioak bere berezko argia, irribarreak eta horrenbeste faltan bota ditugun besarkadak berreskuratzen hasi da. Musika, dantza, antzerkiak, erakusketak, elkarrizketak... A zer giroa. Parkeek eta plazek berriz ere artistak, herritarrak eta bisitariak hartzeko ilusioa dute. Asko pozten nau munduko edozein tokitako turistek bertako gastronomiaz gozatzeko jatetxeen edo hirian bisitatu beharreko lekuen gomendioei buruz galdetzeak. Atsegin handiz gidatzen ditut Gasteizko nire txokorik gustukoenetara, eta egon daitezkeen jarduera interesgarriak ere kontatzen dizkiet. Inguruan daukazunaz harro zaudenean, gozatu egiten duzu besteekin parteka-tzen, eta horregatik erabiltzen ditut lerro hauek ere, Gasteiz maite dudala lau haizeetara aireztatzeko, eta turista zein gasteiztarrek hiri zoragarri hau eta bere inguruak ezagutu eta berraurkitu ditzaten.
- Multimedia
- Servicios
- Participación