z zuen bere kabuz arnasik hartzen. Jaio berria zen, bi kilo besterik ez zituen, 26 ordu zeramatzan jaio nahian eta, dena ondo zihoala uste genuenean, ezin zuen bere kabuz arnasik hartu. Medikuek 40 minutu luze eman zituzten nire ondoan arazoa konpontzen saiatzen baina azkenean inkubagailuan sartu eta neonatologiara eraman zuten. Ni, bakarrik utzi ninduten gela batean bi orduz, nire alabarekin zer gertatzen zen jakin gabe eta une hartan ez nekien nola egingo nion aurre gertatu berri zen guztiari. Azkenean susto bat besterik ez zen izan, baina une hartan sentitu nuen guztiarekin eta alaba galtzeko hilabete askotan zehar geratu zitzaidan beldurrarekin, gauza bakarra geratu zait argi: erditu ondoren, aldi berean aurkeztu beharko ligukete gure haurtxoa eta bizitza berrira egokitu bitartean gure burua zainduko duen psikologoa. Gobernuak diruz lagunduta, jakina. Erditze goiztiarrak, barne-infekzioak eta horien osteko ebakuntzak, zesareak, erditzean izandako konplikazioak... Hori guztia antsietatearen, estresaren edo depresioaren ondorioa izan daiteke. Gaur egun, ama berrien artean gaixotasun ohikoena erditze osteko depresioa da. Ez da normala ez baloratzea eta ez tratatzea ere. Zaindu zaitez, zaindu gaitzazue.
- Multimedia
- Servicios
- Participación