Euskarak leku nabarmena du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian, eta etengabe agertzen da bertan, bai paperean bai on line formatuan, www.noticiasdealava.eus helbidean. Bi plataformetan, euskaraz idatzitako albisteak, erreportajeak eta elkarrizketak biltzen dira, eta komunikabide honen politikak, halaber, gure hizkuntza adierazteko erabiltzen dugun bitartekoa den esparru eta jarduera guztiak bultzatzearen aldeko apustua egiten du.
Gainera, euskara hazkunde-fasean dago Gasteizen eta Araban, eta gero eta jende gehiagok erabiltzen du egunero herritarren artean, lagunekin, etxean edo lanean komunikatzeko. Hala, Arabako lurraldeko kaleetan gero eta euskara gehiago entzuten da, eta hazkunde horren zati handi bat, eguneroko bizitzan gure hizkuntza gero eta gehiago erabiltzen duen gazteriari lotuta dago. DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariak ere euskarazko kazetaritza bultzatzearen alde egiten du, Euskadin horren erreferentzia izateko. Hala, Arabako lurraldeak urrats sendoak egiten jarraitzen du euskararen alde, eta egunkari honek ere euskararen erabilera bultzatzen du lurralde honetan.
Datu estatistiko berrienek berresten dute Arabako biztanleen euskararen ezagutza handitu egin dela azken urteetan. Hiru pertsonatik bat euskalduna da Gasteizen eta Araban. Gainera, herritarren laurdenek euskaraz ongi edo nahiko ongi hitz egiteko gai direla diote, eta %60k, berriz, ulertzen dute. Datu horiek ez datoz bat 2004an DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA jaio zenean lurraldeak eskaintzen zituenekin; izan ere, orduan euskaldunen kopurua %20 baino ez zen, eta hizkuntza ulertzen zutenen kopurua %45era iristen zen. Egunkari honetan eukara bultzatzen jarraituko dugu beti.